Irola Irratia
Web de IROLA IRRATIA 107.5 fm, okupando las ondas desde 1987.
Tlfno.: 944 21 70 60. e-mail: irola@sindominio.net.
Correo postal: Aptdo. 617248080 Bilbo.
Dónde estamos: Plaza Jaro de Arana (Iralabarri), Bilbo (Bizkaia)


Imprimir


Basurdearen Irrintzia
saio berriaren aurkezpena
Jueves 7 de octubre de 2010, Basurdearen Irrintzia

ASTEAZKEN HONTAN (20:00 h.):

JPG - 22.2 KB

Hona hemen Irola Irratiko euskarazko irratsaio berria . Aurrerantzean asteazkenero arratseko zortziretan izango da gure zuzenekoa Irola Irratian. Gure uhinen bitartez nahi dugu Zuon ahotsa ezinbestekoa izango da gurean, kontatzeko nik baino askoz gehiago izango duzue eta! Ahalik eta basurde gehien bildu behar gara , ezta?. Zertarako eta ehiztari krudel eta bihotzgabeak atzeraka eginarazteraino. Horretarako zuon ahotik eta entrebista bitartez martxan dituzuen mugimenduon berri eman nahi dugu (kapitalismoaren aurkakoak , amalurraren aldekoak , errepresioaren aurkakoak , e.a. ). Dudarik gabe gurea duzue aproposa basurde gehiago biltzeko elkartuta aurrera egin ahal izateko .

Dena dela, alde kulturala ere ez dugu inolaz ere baztertu nahi (kultura delako herriak jakin behar duen egia askatasunerako grina galdu ez dezagun). Hortaz Basurdearen irrintziaren ateak zabal zabalik dituzue zuon proiektu kulturalaren berri emateko (musikala zein bestelakoa izan!). Beraz nahi nuke zuon laguntza izatea irratsaioa mamitsua gerta dadin entrebistetarako prest azalduz edo/eta telefonora deituaz edo/eta foroan parte hartuaz . Beraz hauexek dituzue gurekin harremanetan jartzeko bideak:

Irratsaioaren posta: iepanas@terra.es (aukeran hoberena)

Irratikoa: irolaberriak@gmail.com

944217060 telefonoa (irratikoa)

Descárgatelo

Beraz , gure entzulegoaren partaide izatea nahi dugu. Gogoan izan Irolaren webgunean foro bat daukagula eta hor espero zaituztegula; zuon iritzien berri gaudelako.