Irola Irratia
Web de IROLA IRRATIA 107.5 fm, okupando las ondas desde 1987.
Tlfno.: 944 21 70 60. e-mail: irola@sindominio.net.
Correo postal: Aptdo. 617248080 Bilbo.
Dónde estamos: Plaza Jaro de Arana (Iralabarri), Bilbo (Bizkaia)


Imprimir


Oroimen historikoa
Lunes 6 de diciembre de 2010, Ez garaitu ezta desarmatuak

OSTEGUN HONTAN (18:30 h.), SÁBADO (10:00 h.) Y EL PRÓXIMO LUNES (16:00 h.):

Azaroak 10 izan da Gasteizko gobernuak Memoriaren Eguna ospatzeko aukeratu zuen data non terrorismoaren biktimak omentzeko balioko du. Baina ez dira gutxi gobernu unionistak ezarri duen egun honen aurka altzatu diren ahotsak. Beste gauzen artean euskal gatazkaren ikuspegi murriztua eta partidista izatea leporatzen diote, izan ere talde parapolizialen, faxisten edo indar errepresiboen hainbat biktima ahaztuak izan dira gobernuko kideek osatutako zerrendan, Meliton Manzanas torturadore ezaguna edo Carrero Blanco Franco genozidaren lagun mina bakearen eta tolerantziaren adibide gisa agertzen diren bitartean.

Memoriaren Egun ofiziala zela eta aste horretarako zenbait ekitaldi egiteko asmoa zuen Ahaztuak 1936 - 1977 elkarteak eta horretarako Tolosa herriko areto munizipalak erabiltzea erabakia zuen. Baina udalak ez zion baimenik eman hainbat alditan, memoriaren alde lan egiten duten elkarteak ixilaraziz eta horrela memoria ofiziala inposatuz. Azkenean Lizardi Elkartean egin zuten mahai inguru bat non Ahaztuak elkarteko kide bat, Euskal Memoriako beste bat eta Guardia Zibilak atxilotu eta torturatutako Martxelo Otamendi Egunkariko zuzendariak parte hartu zuten.

Asteko Ez garaitu ezta desarmatuak honetan mahai inguru horretan esan zirenak entzuteko aukera izango duzue.

Honez gain joan den astean Bilboko metroan izandako eraso arrazistaren berri ere emango dugu.

Descárgatelo