Irola Irratia
Web de IROLA IRRATIA 107.5 fm, okupando las ondas desde 1987.
Tlfno.: 944 21 70 60. e-mail: irola@sindominio.net.
Plaza Jaro de Arana s/n Centro Cívico de Irala.
48012, Bilbo (Bizkaia).


Imprimir


Komite Internazionalistak
Lunes 11 de abril de 2011, Basurdearen Irrintzia

ASTEAZKEN HONTAN (20:00 h.)OSTIRAL (17:00 h.) ETA ASTELEHEN HONTAN(11:00 h.):

"Gauza txikitxuak dira , ez dute pobrezia deuseztatzen , baina agian egiteko poza piztu dezakete eta ekintzak bihur daitezke. Azken finean errealitateari eragitea eta aldaratzea , oso gutxi besterik ez bada ere, errealitatea aldagarria dela frogatzeko era bakarra dugu." (Eduardo Galeano)

Aupa lagunok , Eduardo Galeanoren berbak aukeratu ditugu basurdearekin batera irrintzia botako duen kolektiboa aurkezteko . Ez da laguntza humanitarioa ematen duen erakunde bat; ezta munduan dagoen desberdintasunak sorturiko kalteak lausotzea helburu duen elkartea, edo beste herrialde batzuetan garapenerako proiektuak burutzen dituen GKE bat. Hortaz, kontzientziazioa eta konfrontazioa hautatzen ditu kooperazio hutsaren aurrean. Hemen salatzen du, besteak beste, aberastutako estatuen ardura gainontzeko herrien miseriaren eraikuntzan, aberastasunaren bidegabeko banaketa eta garapenaren paradigma bailitzan inposatzen diguten mendebaldeko kulturaren nagusitasuna, gainontzeko kulturen kalterako. Horren partaidea den Iñigo izango dugu telefonoaren bestaldean eta irratsaioan zehar izango dugu aukera ezagutzeko aurtengo brigadak antolatzeko kanpaina , latinoamerikari buruzko jardunaldiak eta bestelako kontuak ere jakina.

Gure irratsaioan gai bat proposatzeko baldin baduzue hauexek dira gurekin harremanetan jartzeko bideak :

irratsaioaren posta : iepanas@hotmail.com (aukeran hoberena)

944217060 telefonoa (irratikoa)

Descárgatelo