Irola Irratia
Web de IROLA IRRATIA 107.5 fm, okupando las ondas desde 1987.
Tlfno.: 944 21 70 60. e-mail: irola@sindominio.net.
Correo postal: Aptdo. 617248080 Bilbo.
Dónde estamos: Plaza Jaro de Arana (Iralabarri), Bilbo (Bizkaia)


Imprimir


"Aventura a toda vela"-ren Idazleari elkarrizketaren amaiera eta preso politikoen aldeko ihardunaldiak
Sábado 21 de mayo de 2011, Basurdearen Irrintzia

ASTEAZKEN HONTAN (20:00 h.)OSTIRAL (17:00 h.) ETA ASTELEHEN HONTAN(11:00 h.):

Aste honetan basurdeon menua hauxe: batetik pasa den astean egindako elkarrizketaren amaiera emango diogu eta bestetik Komite Internazionalistako kidea den Gontzalek luze eta zabal azalduko dizkigu geratzen diren ihardunaldei buruzko zehetasunak. Pasa den asterako iragarkia (honetarako ere baliagarri) behar zukeena segituan :

Belauntzi bat eraiki eta era desberdinean bizi, errutinatik eta kontsumismo ero honetatik ihesi (Santiago Gonzalez Zunzundegui)

17 urte luzetan zehar egindako bidaia jasotzen duen liburuaz hitz egiteko beta izango dugu gurean. Santik bere emazte Mayi, eta seme Urko eta Zigorrekin batera 1983an abiatu ziren Hondarribiko kaitik eta 2000an amaitu zuten abentura Jo ta ke belauntzian munduari bira eman ostean. Bidaia horretako bizipenetatik ateratako liburua aitzakitzat hartuta elkarrizketatuko degu Santiago bera. Urte hoietan gauza asko gertatu zitzaizkien eta mundu zabala ezagutzeko aukera izan dute. Hori aprobetxatu nahi izan degu lurrazaleko beste biztanleak, ohiturak eta bizimodua nolakoa den piska bat ezagutzeko, besteak beste. ipar hemisferioko bizimodu kapitalista (eta ondorioz datorren guztiagandik) ihesi, abiatu ziren Ekuatore inguruan nabigatzera. esan bezala 2000an bueltatu ziren heuren etxera eta egun, denbora igaro ostean, kontatuko digu zelakoa izan den bizipena eta nola moldatu diren berriz ere gizartera. besterik gabe, gonbidatzen zaituztegu aste hontako saioa entzutera!!

Descárgatelo