Irola Irratia
Web de IROLA IRRATIA 107.5 fm, okupando las ondas desde 1987.
Tlfno.: 944 21 70 60. e-mail: irola@sindominio.net.
Plaza Jaro de Arana s/n Centro Cívico de Irala.
48012, Bilbo (Bizkaia).


Imprimir


Euskararen Eguna Uribarriko jaietan
Domingo 23 de septiembre de 2012, Noticias

Datorren larunbatean, Irailaren 22an, Uribarriko jaietan Euskararen Egunean parte hartuko du Irola Irratiak. Emisio berezia antolatu dugu eta Uribarriko txosna gunean egongo gara eguerdiko 12:00etatik 14:00etara. "Tanttaka" Euskara Taldearen gonbidapena jaso eta birritan pentsatu gabe kalera aterako dugu berriz ere Irola Irratia. Auzo eta herri mugimenduen ahotsa izateko, bozgoragailuetatik euskaraz oihukatzeko, auzoak eta herriak euskaraz mugitzeko.

Egitaraua hurrengoa izango da:

- Tanttaka-ri elkarrizketa

- Gau eskola

- Gastronomikoan parte hartzen ari direnei elkarrizketa

- Hau Pittu Hau-k 25 urte!

- Jai batzordeak 10 urte "aldapan gora"

- Auzolana

Anima zaitez parte hartzera eta pasa zaitez Uribarriko jaietatik.

Gora Uribarriko jaiak!!! Gora euskara!! Gora irrati libreak!!