ASTELEHEN (21:00 h.) ETA ASTEARTE HONTAN (10:00 h.):
Gaurkoan, Garrasikan Josu Martinez Barrura Begiratzeko Leihoak pelikularen zuzendarietako batekin hitz egin dugu eta filme-dokumentalaren inguruko gorabehera ezberdinei buruz jardun dugu. Beste alde batetik Komite Internazionalistetako kide batekin solasean izan gara eta Erronda kalean abiatu nahi duten liburutegi herrikoiaren proiektuaren inguruan. Besteak beste, Gatazka Gunea izandako lokala kolektiboei ireki nahi diotela adierazi dute. Aste honetako berriak eta agenda ere entzungai izan ditugu.