Irola Irratia
Web de IROLA IRRATIA 107.5 fm, okupando las ondas desde 1987.
Tlfno.: 944 21 70 60. e-mail: irola@sindominio.net.
Plaza Jaro de Arana s/n Centro Cívico de Irala.
48012, Bilbo (Bizkaia).


Imprimir


Garrasika Kontrainfo
Domingo 5 de mayo de 2013, Garrasika (Lunes 21:00 h./Martes 10:00 h./Miércoles 21:00 h./Jueves 10:00 h./ Viernes 21:00 h./Sábado 10:00 h.)

ASTELEHEN (21:00 h.) ETA ASTEARTE HONTAN (10:00 h.):

Duela aste bi programa berezia izan genuen: esatarietako bat bakarrik utzi baitzuten beste bi kideek. Edonor lotsarazteko moduko arrazoiak medio direnez horretan utziko dugu, baita duintasunez bere ardura dena hartzeko moduko programa geratu zelako ere. Baina txantxak alde batera utzita, hementxe duzue errepikapenean bere osotasunean entzun ezin izan zan programa. Betiko gure atalik preziatuenez aparte (berriez eta agendaz mintzo naz, nola ez!) elkarrizketen tartean Gasteizko gaztetxeko eta Eleak mugimenduko kide banagaz berbetan ibili ginan. Batetik, jakingo duzuenez aurreko hilabetean zehar Gasteizko Gaztetxeak bere 25. urteurrenan ospatzen ibili da. Hori da hori marka eta beste horrenbestetarako izan dadila opa diegu hemendik! Bestetik, gogoratuko duzuenez (izan ere behin eta berriz gurera ekarri dugun albiste izan baita) Eleak-eko kideek Donostiko gazte auziperatuei babesa emateko Aske Gunea sortu zuten Donostiko Bulebarrean espainiako auzitegi gorenak hauen kontrako sentetzia berretsi eta gerora. Aske Gunearen dinamikaz, Donostiko gaxteez eta etorriko direnez hitz egiten ibili gara Eleak-eko lagunarekin

Bada berandu, baina hementxe daukazue! On egin!