Irola Irratia
Web de IROLA IRRATIA 107.5 fm, okupando las ondas desde 1987.
Tlfno.: 944 21 70 60. e-mail: irola@sindominio.net.
Plaza Jaro de Arana s/n Centro Cívico de Irala.
48012, Bilbo (Bizkaia).


Imprimir


Garrasika Kontrainfo
Martes 14 de mayo de 2013, Garrasika (Lunes 21:00 h./Martes 10:00 h./Miércoles 21:00 h./Jueves 10:00 h./ Viernes 21:00 h./Sábado 10:00 h.)

ASTELEHEN (21:00 h.) ETA ASTEARTE HONTAN (10:00 h.):

Gaurkoan garrasika berezi bat izan dugu. astelehen honetan ez diegu albisteei tarte luzegirik eskeini nahiago izan dugulako albisteak elkarrizketatuen ahotan aurkeztea. Hori dela eta Garrasika berezi honetan lau elkarrizketa izan ditugu. Gurekin izan dira hasteko Ondarruko herri harresian parte hartzen ari diren kideak. Eurekaz herri harresiaren dinamikaz hitz egiten ibili gara eta Urtza Alkortaren egoeraz eta bertan egun hauetan bizi izan den giroaz galdetu dugu. Ondoren Herrira mugimenduko kide batek datorren maiatzaren 18an burutuko den Plazara ekimenaz berbetan izan gara. Euskal Herriko plazetara presoen askatasunaren aldeko aldarria luzatzeko asmoa duen ekimen honen nondik norakoak eta helburuak azaldu dizkigute. Eguneko hirugarrenak Zallako Gaztetxeko kideak izan dira. Duela bost urte pasatxo gaztetxea okupatu zutenetik eta ia hasieratik dabiltza gaztetxearen kontrako epaiketari aurre egiten. Zigor eskaera harrigarriak gazte mugimendu bat kriminalizatzeko. Baina animoak altu daude eta datorren astelehenean izan behar duten epaiketan absoluzioa eskatuko duten bezela, aldarri hori Zallako kaleetan zabalduko dute larunbatean egingo duten Gazte Egunean. Animo eta eutsi! Azkenik gaurkoan, Ezpameko, Eskubide Zibil eta Politikoen Aldeko Mugimenduko lagun bat izan dugu. Gaizka Astorkizagaren atxiloketa salatzeko desobedientzia zibil ekimen bat aurrera eraman zuten gazteeio egingo dieten epaiketa izango da ostegunean eta elkarretaratzea egitera deitu dute

Desc√°rgatelo