Irola Irratia
Web de IROLA IRRATIA 107.5 fm, okupando las ondas desde 1987.
Tlfno.: 944 21 70 60. e-mail: irola@sindominio.net.
Correo postal: Aptdo. 617248080 Bilbo.
Dónde estamos: Plaza Jaro de Arana (Iralabarri), Bilbo (Bizkaia)


Imprimir


Herrira, Herri Harresia eta Gazte independentisten aurkako erasoak
Lunes 21 de octubre de 2013, Garrasika (Lunes 21:00 h./Martes 10:00 h./Miércoles 21:00 h./Jueves 10:00 h./ Viernes 21:00 h./Sábado 10:00 h.)

ASTELEHENERO (21:00tan) ETA MARTITZENERO (10:00tan):

Gaurkoan, Garrasika kontrainformazio saioan, Herrirako kide bat izango dugu gurekin. Orain dela bi aste atxilotuak izan ziren Herrirako 18 kide eta antolakundearen egoitzak eta webguneak itxi, kontuak izoztu eta 2 urtez bere jarduera debekatu egin zuten. Atxilotua izan zen kideetako batekin hitz egiteko aukera izango dugu. Gainera, Iruñeako Herri Harresian parte hartu duen kide batekin ere hitz egingo dugu eta bertan, atxilotua izan aurretik Luis Goñik egindako adierazpenak entzungai izango ditugu.

Beste eduki batzuen artean, gaur bertan 40 gazte independentistaren aurkako epaiketari buruzko eta MOC eta Ekologistak Martxan kolektiboetako kideek BBVA-ren aurka egindako flashmobaren berri emango dugu.

Astea indarrez hasteko, entzun Garrasika!

Descárgatelo