Irola Irratia
Web de IROLA IRRATIA 107.5 fm, okupando las ondas desde 1987.
Tlfno.: 944 21 70 60. e-mail: irola@sindominio.net.
Correo postal: Aptdo. 617248080 Bilbo.
Dónde estamos: Plaza Jaro de Arana (Iralabarri), Bilbo (Bizkaia)


Imprimir


BADATOR III. EMAROCK GAUA
Domingo 2 de febrero de 2014, Noticias

Emarock Gauak edozein kontzertu eta jaialdi bezalakoak dira, daukaten berezitasun bakarra eszenatokira igotzen diren gehiengoa emakume musikariak izaten direla.

Oraingoan Emarock eta Irola Irratia III Emarock Gauera gonbidatzen zaitu!!!

2012ko Irailean Bilboko Irola Irrati librean hamabostero irratsaio bat egiten hasi ginen, emakume musikariak dituzten taldeak eraman eta elkarrizketak egin dizkiegu hobeto ezagutzeko, batzutan baita zuzenean jo izan dute. Aurten Irratsaioarekin aurrera jarraitzen dugu 2. denboraldia egiten eta urtea indartsu hasteko eta talde berriak ezagutzeko eta beraietaz zuzenean disfrutatzeko aukera izan dezazuen, beste Emarock Gaua bat antolatu dugu.

Datorren Otsailak 1, Larunbata, Santurtziko La Kelo Gaztetxean itxaroten zaituztegu!!

Entzun orain arte Irolan egindako irratsaioak: Hemen

Emarock gauari buruzko informazio guztia: http://www.emarock.com/euskera/iii-emarock-gaua-santurtzi/

EMAROCK GAUA Noiz: Otsailak 1 Non: La Kelo Gaztetxea (Santurtzi) Ordutegia: 19:00 - 24:00 Taldeak: Pottors ta klito, Octopussys, La Basu - Aneguria, Penadas Por La ley, Hibakusha (karteletik erori da, beste bat bilatzen gaude) Bestelakoak: Emarock argazki erakusketa, Zozketak (Kalerarock-erako 2 sarrera, emarock argazki liburua, kamisetak), pintxo goxo-goxoak Prezioa: 4 euro *Lortutako irabaziak Irola Irratiarentzako 107.5 FM Laguntzaileak: www.muzikazuzenean.com

Zabaldu zure lagun eta kontaktuen artean Animatu etortzera eta disfrutatu!!!

PDF - 1.3 MB
III._EMAROCK_GAUA_TA LDEEN_INFORMAZIOA