Irola Irratia
Web de IROLA IRRATIA 107.5 fm, okupando las ondas desde 1987.
Tlfno.: 944 21 70 60. e-mail: irola@sindominio.net.
Correo postal: Aptdo. 617248080 Bilbo.
Dónde estamos: Plaza Jaro de Arana (Iralabarri), Bilbo (Bizkaia)


Imprimir


Asteari errepasoa begirada kritikoarekin
Martes 18 de febrero de 2014, Garrasika (Lunes 21:00 h./Martes 10:00 h./Miércoles 21:00 h./Jueves 10:00 h./ Viernes 21:00 h./Sábado 10:00 h.)

Aste honetako Garrasikan Euskal Herrian gertatutakoari lekua egingo diogu. Errepresioarekin lotutako albisteekin hasiko gara, atxilotuak, epaiketak eta kondenatuak egon baitira azkenengo egunetan. Azken orduetan eman diren eraso sexisten berri ere emango dugu, hauen salaketa eginez.

Albiste interesgarri eta pozgarriak ere ekarriko ditugu, horien artean Txantreako Emantzipazio Bulegoaren irekiera edota Zirimola gazte irratsaioaren hasiera. Espero dugu proiektu hauen atzean dagoen jendea gonbidatu bezala izatea noizbait Garrasikan.

Bukatzeko, nola ez, agenda puntuekin etorriko gara. Badakizue, Lubaki agenda auzolanean egiten da eta zuek ere parte hartu dezakezue! Gaurkoan, Hutsa taldearen musika izango duzue entzungai irratsaioan zehar. Espero dugu zuen gustokoa izatea.

Entzun, hausnartu eta parte hartu!

Descárgatelo