Irola Irratia
Web de IROLA IRRATIA 107.5 fm, okupando las ondas desde 1987.
Tlfno.: 944 21 70 60. e-mail: irola@sindominio.net.
Correo postal: Aptdo. 617248080 Bilbo.
Dónde estamos: Plaza Jaro de Arana (Iralabarri), Bilbo (Bizkaia)


Imprimir


Aratusteak Bilboko Konpartsen eskutik eta Errekaleor proiektua gurean gaurkoan
Martes 25 de febrero de 2014, Garrasika (Lunes 21:00 h./Martes 10:00 h./Miércoles 21:00 h./Jueves 10:00 h./ Viernes 21:00 h./Sábado 10:00 h.)

Astelehenero bezala Garrasika! albistez beteta etorri zaigu. Gaurkoan, Erribera 13ren hutsaraztea, Gazteizen egindako Preso eta Iheslarien senideen aldeko kalejiragatik auziperatutako lagunen salaketa, Iruñean ustelkeriaren aurka egindako manifestaldi erraldoia edota Ahotsa.info Herri Komunikazio proiektu berriaizan ditugu hizpide besteak beste.

Elkarrizketei dagokienez, Bilboko Konpartsetako kide batekin hitz egin dugu. Azken 10 urteetan Aratusteen jaitsiera kale nagusitik egin gabe egon ondoren, aurten lortu dute berriz ere merezi duten lekuan egotea. Gainera, jai ereduei buruz ere hitz egin dugu eta aratusteetarako prestatu duten egitarau oparoa aurkeztu digute. Beste alde batetik, Gazteizko errekaleor auzoan, Errekaleor proiektuko kide batekin izan gara. Ensanche XXI udal enpresak eskatuta eta PP eta EAJ-ren bozkekin, martxan da auzoko etxe okupatuaren aurkako auzia. Auzoa bizitzaz bete, etxe hutsak berreskuratu eta espekulazioari aurre egin dion proiektuaren kontra jarri dira argi eta garbi bai udala eta baita EAJ ere, elkarrizketa eta negoziazioari uko eginez. Lagun honek kontatu digu zergatik sortu zen proiektu hau, zertan dabiltzan, zein den bere etorkizun hurbila eta zeintzuk diren desalojo hori ekiditeko neurriak.

Guzti honez gain, agenda puntuak, beti bezala, Lubaki agendaren eskutik. Badakizu, egunean egon nahi baduzu, ez galdu Garrasika! Entzun, hausnartu eta parte hartu!