ASTEAZKEN HONETAN (19:00 h.):
Gaur egungo bizimodu KKztotik (kapitalista-kontsumistatik) badago ihes egiterik, bai horixe!!!!
Natura txikitzeaz gain, gaixotzen gaituen gurpil zoro honetatik irtetzeko tresnak eskaintzen dizkigu, hain zuzen ere, permakulturak: nekazaritza ekologikoa, energia berriztagarriak, kontsumismo eza, auzolana, harreman sano eta naturalak berreskuratzea, lana bizitzeko beste egitea, aisialdi herrikoi eta partehartzailea sustatzea....hori guzti hori du helburu permakulturak; etxetik, norberagandik hasita , era positibo eta eraikitzailean, gure bizimodua iraultzean datza permakultura!!! Mundu mailan hortan dabiltzan hainbat lagunen lana ezagutuko dugu!!
Interesgarrixa ezta?? Ba,erraz daukazue, lagunok; asteazkenean 19:00 etan, piztu Irola Irratia!!!
* " Bilbao, han be dongeak birao" ( esaera zaharra). Dongea= gaiztoa, maltzurra. Birao egin = juramentuak bota.