ASTEAZKEN HONETAN (19:00 h.):
Asteon Xiberuara itzuliko gara, hainbeste artista handiren sorlekura, XIX. mendeko poeta Piarres Topet "Etxahun" ezagutzeko. Bere bizitza benetan zirarragarria izan zen; beti alderrai, familiaren, elizaren, eta boteretsuen kontra, herriarentzako kantuan...
Xiberuako abesti mitiko askoren egile, zinez Euskal Herriak eman duen poeta erromantikorik handi eta askatzaileena da, baita, zoritxarrez, nahiko ezezaguna gure artean ere; hori bai, aste hontako irratsaioan , gure gizarteko izurrite nagusiari, ezjakintasun kronikoari, aurre egiteko beste aukera bat izango duzue, herri kulturaren mito hau ezagututa!!
* " Bilbao, han be dongeak birao" ( esaera zaharra). Dongea= gaiztoa, maltzurra. Birao egin = juramentuak bota.