OSTIRAL HONTAN (17:00 h.) ETA DATORREN ASTEARTEAN (10:00 h.):
Benny Goodman, Glen Miller, Charlie Christian... swing estiloaren izen garratzitsuak izan dira hauek, eta asteartea, edo martitzena, ospatzeko aukera polita da, Etxea leihotik munduko erritmo hoietara zabaldu eta besoak eta zangoak askatzeko gonbidapena egiten dizue... beti bezela bizitzaren gaietan zentratuta noski, etxea leihotik saio serio bat delako, gure entzuleek dakizuen bezala... baina seriotasunek ez digute aurpegiko irribarrea kentzen... ezta egun euritsuetan ere.