Irola Irratia
Web de IROLA IRRATIA 107.5 fm, okupando las ondas desde 1987.
Tlfno.: 944 21 70 60. e-mail: irola@sindominio.net.
Plaza Jaro de Arana s/n Centro CĂ­vico de Irala.
48012, Bilbo (Bizkaia).


Imprimir


Barazki-kontuetan ere, gora autogestioa!!! Udaberri hontan den-denok kaleko baserritar!!!
Miércoles 21 de abril de 2010, Dongeak Birao

OSTIRALAN (17:00 h.) ETA ASTEARTEAN (20:00 h.) Udaberria heldu da, eta harekin batera gure balkoiko baratza prestatzen hasteko sasoia!!! Ah, zer gozatua, norberak erein eta maitasunez hazitako letxugak, tomateak, azenarioak, marrubixak, babak, ilarrak, piperrak, errafauak, tipulak, berakatzak, brokuliak, indabak, lekak..... denetariko barazkien uzta biltzerakoan!! Eta zer esan usain-belar eta sendabelarretaz!! Albahaka, ezkaia, erromerua, perrexila, oreganoa, kamamila, menta.... ah zer usain eta zapore festa!!

Asteon gure irratsaioan gure hiriko balkoi grisak baratze emankor eta koloretsu bihurtzeko aholku xume batzuk emango ditugu, eta gure esperientzi eta jakituri apurra zuekin partekatuko dugu!!

Telefonoan (94 421 70 60) edukiko gaituzue, zuen galderen zain!! Deitu beldurripare!!

Beraz, badakizue non gauden, lagunok... asteazkenean, 19:00 etan, piztu Irola Irratia!!! Ez hutsik egin gero!!

* " Bilbao, han be dongeak birao" ( esaera zaharra). Dongea= gaiztoa, maltzurra. Birao egin = juramentuak bota.

Descárgatelo