Abiadura Handiko Trenaren Aurkako Asanblada
Asamblea contra el Tren de Alta Velocidad

Posta Kutxa 234 20300 Irun (Gipuzkoa) Euskal Herria (Spain) Helbide Elektronikoa: ahtez(a)sindominio.net
|Adierazpenak/Manifiestos| |Agirirak/Documentos| |Boletín EROKERIA Boletina| |Berriak / Noticias| |Helbideak /Direcciones|

..:: Zentral termikoak / Centrales térmicas :..

Asken boladan zentral termiko ugari eraikitzen ari dira...

  • Boroa, Zornotzan,
  • Santurtziko superportuan Bahia Bizkaia Electicidad, BBG birgasifikadorearen ondoan,
  • Zabalgarbi, Bilboko Errauskailua, zabor baino gas gehiago erreko duena,
  • Santurtziko termikaren 3. labea,
  • Petronor-ek egin nahi duen IGCC, petrolioaren sobra zinkinenak erretzeko,

Espainian 30 inguru

..:: Kogenerazioa ::..
Kogenerazioa elektrizitatea sortzerakoan soberan dagoen beroa aprobetxatzea da, edo alderantziz, fabrika batzuk soberan daukaten bapore beroa elektrizitatea sortzeko erabiltzea. Teknikoki efizientea eta ekonomikoki errentagarria denez asko hedatu da asken urteotan (Txagorritxu, Petronor,...).
Zentral termiko txikiak direla esan daiteke, gasa edo fuela erretzen dute.
Efizientziari esker energia berria eskuratu den arren ez du balio izan beste zentral termikoen eraikuntza ekiditzeko. Alderantziz, elektrizitate kontsumoak gora ta gora oztopo gabe egitera lagundu izan du. Gauza bera gertatzen da Zentral eolikoekin, ez dute beste zentralak ordezkatzen, gehitu egiten dira. Zera esan zuen behin Jose Antonio Garrido-k, Iberdrolako goi kargua, ERTko partaide eta Gamesa-ko lehendakari zenean "¿Qué opina de las energías alternativas?" galdetu ziotenean: "Las energías no son alternativas, son aditivas". [Deia, azken orria, 1998-xx-xx]. Hau da, Iberdrolak Gamesa-ren bidez zentral eolikoak jartzearen helburua ez dela beste zentral kaltegarriagoak ordezkatzea, bide guztietatik atera (eta saldu) dezaken guztia atera nahi duela.Lemoiz-ko zentral nuklearra

Elektrizitate guzti hori kontsumitzeko balio du Abiadura Handiko Trenak. Hau da:

  • interpretazio "ingenuo"-an elektrizitate ugari dagoenez eskuragai, merke, edota gehiago sortzea erreza suertatzen delako (kalteak eskutatu eta "sozializatu" egiten direlako) AHT bezalako erabilpen elektraindar-xurgatzaileak bideragarriak dira. Aluminio industria, ACB, ...
  • interpretazio zorrotzagoan Iberdrola eta pareko enpresek dira elektrizitatea xahutzen duten proiektuen bultzatzaile nagusiak (gogoratu AVE-Siemens-PSOE kasua) korporazio indartsu izateak ematen duen boterearen bidez eta ERT bezalako lobbien bidez. Baita pertsona bakoitzaren portaera aldatzera bultzatzen dute publizitatearen bidez. Telebista anuntzioak ikustea nahiko da beraien helburua energia ardura gabe gastatu daigun dela jakiteko. Benetan hobeto biziko garen (aldarrikatzen duten bezala) edo txarrago biziko garen garrantzi gabekoa dela beraientzat.

Euskal Herrian Euskaraz     Erroreak parkatu     (C) Copyleft