
|
Abiadura
Handiko Trenaren Aurkako Asanblada
Asamblea contra el Tren de Alta Velocidad
Posta
Kutxa 234 20300 Irun (Gipuzkoa) Euskal Herria (Spain)
Helbide Elektronikoa:
ahtez@sindominio.net |
|
|
AHTren AURKAKO IBILALDI
INFORMATIBOA ARALAR MENDIAN

“Harririk zailena baino
gogorrago eta zekenagoa da klase politikoa. Ustelkeriaren eta
desarrollismoaren izenean justifikatu nahi da paisaje eta kultur-ondarearen
txikizioa. Arazo honi buruz duen ezjakintasuna izugarria da eta egun bizi
dugun naturizidio beldurgarriaren eta nortasun-zeinuen ezabaketaren
erantzulea da. Iraultza soziala zeregin ezinbestekoa du! gu hainbesteko
barbariea geldiaraziko badugu”
(Iñaki
Uriarte arkitektoak iritzi artikulu batean esana)
Apirilaren 1 eta 2an, asteburuarekin, Abiadura Handiko Trenaren (AHT)
Aurkako Asanbladak deituta mendi ibilaldi informatiboa egingo da Nafarroako
Korridorearen eta “Euskal Y”-aren ! arteko lotuneak Aralar mendian eragingo
lituzkeen kalte larriak salatzeko. Hori dela eta, “GELDITU ETA
PENTSATU! AHTrik EZ!!” lemapean Lakuntza, Ataun, Zaldibia eta
Ordizia elkartuko dituen bi eguneko mendi ibilaldi honetan parte hartzera
deitzen dugu, inguramenari nahiz gizarte osoari hainbeste kalte ekarriko
liokeen AHT egitasmoarekiko oposizioa adieraztelo eta Nafar Korridorea
“Euskal Y”-arekin lotzearen ondorioz Nafarroa eta Gipuzkoan kalteturiko
herrietan borroka informatiboa bultzatzeko. Honi dagokionean, jakina da
Espainiako Sustapen Ministerioaren planen arabera, Arakil bailara eta Oria
haranen artean –Ordizian ala Tolosan-- kokatuko litzatekeela bi sareen
arteko lotunea. Hain zuzen ere,
Abiadura Handiko Trenak Aralar mendian
eragingo lituzkeen inpaktuei buruzko txostena
(pdf 2'6Mb)
argitaratu du AHTren Aurkako
Asanbladak joan den urtarrilean, egitasmo horrek ingurugiroan eragingo
lukeen eraso onartezina kontuan hartuta bertan behera utz dezatela eskatzeko
(txosten hori eskuratzeko 943-883978 telefonora hots egin edo web
honetako
agirien atalean
begiratu).
Izan ere, AHTren gaia dela eta, “Euskal Y”-a inposatzea geldiarazteko egiten
ari gara ahalegin handiena AHTren aurkako herri mugimendua, baina Nafarroako
Korridorearen aferari begira ere jarri beharko dugu, Nafarroako Gobernuak
hasi duen AHTren aldeko kanpaina zitalaren aurka lana antolatzeko eta !
proiektu horrek Aralarren eragingo lituzkeen inpaktu latzak direla medio,
hain juxtu, Eusko Jaurlaritzaren eskutik “Euskal Y”-a eta Nafarroako
Korridorearen arteko lotuneari buruz nozitzen ari garen erabateko
desinformazioari eta oskurantismoari aurre egiteko.
Horrenbestez, jende guztia ibilaldian parte hartzera
animatu nahi dugu, ea horrekin aberastasun natural handiko eremuak eta
kultur ondare garrantzitsua gordetzen dituen ingurunean inposatu eta bertako
balore naturalak –hala nola Lizarrutsiko basoa, Ataungo Domoa edota
Ubeizuloko sarbegia, beste adibide askoren artean-- eta kulturalak interes
ekonomiko eta desarrollista hutsen probetxurako hondatuko lituzkeen proiektu
txikitzaile horren aurkako erantzunari elkartzeko topagune bat ematea
lortzen dugun . Bide batez, hainbat ingururen edertasunaz gozatzeko eta
hurbilean dugun bizilurrak dituen ondasunak hobeto ezagutzeko aukera
eskeiniko du ibilaldiak, natur zientzien arloan eta ondare arkeologikoaren
azterketan aritzen diren zenbait pertsonak emango dizkiguten azalpen
lagungarriei esker.
Deialdia zabalik dago sostengua
erakutsi nahi duten talde eta elkarteentzat. Ildo horretan, Ataungo
gazte asanbladak asteburu horretako larunbatean “A! HTren aurkako Burrunba”
egingo du herriko Gazte Egunaren barnean, eta ibilaldiaren aurretik bi
hitzaldi informatibo antolatu dira: bata, Etxarri-Aranatzen, hilaren 23an,
arratsaldeko 8etan Kulturgunean; eta bestea, hilaren 31ean, Ataungo San
Gregorio auzoan.
Ibilaldiaren egitaraua:
Ibilaldia larunbatean goizeko 10'30etan Lakuntzatik abiatuko da, eta bi
etapata ibili ondoren, Ataunen eta Zaldibian, igandean arratsaldeko 7etan
Ordiziako plazan amaituko da. Jendeari parte hartzeko erraztasunak
ematearren, etapa osoak egin g! abe (eguneko 6-6'30 ordu oinez egingo dira)
bide zati bat egiteko aukera dagoela jakinarazi nahi dugu, honako leku eta
herri kaltetuetan martxarekin elkartuta: larunbatean, arratsaldeko 3etan
Lizarrustin; eta igandean, arratsaldeko 4etan Arkakan CAF zentralan (Zaldibia)
eta 6'30etan Oiangu parkean (Ordizia). Bestalde, AHTren aurkako
elkarretaratzeak egingo dira, larunbatean arratsaldeko 3etan Lizarrustin,
eta igandean 5etan Zaldibian eta 7etan Ordiziako plazan. Gipuzkoa aldetik
ibilaldira joateko autobusa aterako da larunbatean, goizeko 9'40etan
Beasaingo RENFE geltokitik (ikus bestalde Eibar, Iruñea eta Gasteiztik
Lakuntzara joateko dauden autobusen ordutegiak).
Larunbatean txangoa Lakuntzatik ! abiatuko da eta
ibilbidearen aurreneko zatian Zaldindegi eta Txortxorreko bazterrak
bisitatuko ditugu, Arakil bailaran AHT inoiz gauzatuko balitz Aralar eta
Lizarrusti-Altzania mendilerroen hegoaldeko magalen paisajean eta baso
garratzitsuetan kalte oso larriak eragingo liratekeela salatzeko.
Lizarrustin atsedenaldia egin ondoren, Aralar mendian barneratuko da
ibilaldia, non nabarmendu behar den AHTren Nafarroako Korridorea “Euskal
Y”-arekin Ordizian lotzeko proiektuak 10'300km egiten dituela Parke
Naturalaren barnean; hala ere, ez dirudi “naturgune babestua” izatea oztopo
denik azpiegitura-lan hori gauzatzeko: izan ere, Gipuzkoako Aralar aldea
parke naturaltzat aitortzen duen dekretuko azken artikuluak era
eskandalagarrian “Autopisten, autobien eta errepide laisterren proiektuak
eta Trenbide-garraioko azpiegiturak” eraiki daitezkeela adierazten duela
salatzen dugu, Aralar mendia inguramen-inpaktu handiko ekintza horien
aurrean babesgabe utzita. Zehazki, Agautz mendi inguruan! ibiliko da martxa,
bertan AHTrentzat aurrikusitako tunelak mendiguneko ura biltzen duen lurpeko
sare hidrogeologikoari eragingo lizkiokeen kalte gogorrak salatzeko;
hurrenez hurren, Ubeizuloko sarbegia, Saastarriko lapiaza, Leizebeltz eta
Patatasoogueneko leizea, Armontaitzeko koba eta Aiaiturrietako iturburuak
eratzen dituzten fenomeno karstikoak bisitatuko ditugu. Txangoa Ataungo Aia
auzoan arratsaldeko 8etan bukatuko da, eta hor autobus batek jasoko gaitu
Ataunera eramateko (San Martin auzora), baita inork nahi badu Beasainera
itzultzeko ere.
Igandean goizeko 10etan Ataungo
udaletxearen aurretik abiatuko da ibilaldia (San Martin auzoa) eta Ataungo
Domoaren ingurune kaltetura emango ditu lehenengo urratsak. Bertan, Aizkoate
eta Intzar! tzuko haitzen ezaugarri geologiko bereziek sortu duten balio
ekologiko eta estetiko handiko gailurreria aipagarria da, baita ingurune oso
estimatua dela ere, kultur ondare handikoa, besteak beste hortxe egin
baitzituen J.M. Barandiaranek bere lehenbiziko miaketak eta aurkikuntzak,
Jentilbaratzako gotorleku zaharrean. Ibilaldiak Troskaetako koba
garrantzitsua, Kobazabal eta Koa bisitatuko ditu halaber. Ibilaldi osoa egin
ordez zati bat bakarrik egin nahi duenak honako hauek izango ditu
martxarekin arratsaldean elkartzeko hitzorduak: 4etan Arkakan CAF zentralan
(Zaldibia), 5etan Zaldibian, 6'30etan Oiangu Parkean (Ordizia) eta 7etan
martxari amaiera emateko Ordiziako plazan egingo den kontzentrazioan.
Martxan parte hartuko duten
pertsonentzat laguntzako furgoneta b! at ibiliko da gauzak eramateko (aldatzeko
arropa, lo-zakua, e.a.) eta larunbateko gaua, afaria eta igandeko gosaria
Ataungo “Gabrielenea” aterpe-etxean egingo dira (Ataungo San Martin auzoan
dago etxe hori). Egunean zehar mendian mokaduak egiteko janaria norberak
ekarri behar du, eta aldatzeko arroparekin batera linterna bat ere eramateko
gomendatzen dugu, Armontaitz eta Troskaetako kobak bisitatzeko.
►BIDEAN
ELKARTZEKO LEKUAK:
!
LARUNBATA 1 LAKUNTZA-ATAUN (Aia auzoa)
Irteera goizeko 10'30etan
Lakuntzako plazan
(ikus
Lakuntzara joateko AUTOBUS ordutegiak)
Bidea: Lakuntza-Zaldindegi-Txortxorre-
►LIZARRUSTI Irteera 3etan-
Ubeiko leizea-
Agautz-Leizebeltz – Armontaitzeko koba – Maumendi erreka –
Aiaiturrieta -Aia (Iraupena: 6'20 ordu oinez).
AHTren
AURKAKO EKITALDIA: 3etan Lizarrustin.
.AUTOBUSAK / GARRAIO PUBLIKOA:
►LARUNBATEAN LAKUNTZARA:
MARTXAKO AUTOBUSA goizeko 9'40etan Beasaingo RENFE geltokitik
aterako da Lakuntzara joateko (Lazkaon eta Ataunen geldituko da). “PESA”
EIBAR-IRUÑEA: Eibar 7'45→Bergara
8'05→Zumarraga 8'30→Lakuntza 9'25. “LA UNION” GASTEIZ-IRUÑEA: Gasteiz
9'00→Altsasu→Etxarri→Lakuntza 9'50. IRUÑEA-LAKUNTZA: Trena Iruñea
RENFE 8'45→Etxarri-Aranatz 9'10→Etxarrin autobusa “La Unión” 9'40→Lakuntza
9'50. ►LARUNBATEAN LIZARRUSTIN elkartzeko: “PESA” EIBAR-IRUÑEA:
14'40
Beasaingo RENFE geltokia→15'00
Lizarrusti. ►LARUNBATEKO ETAPA AMAIERAN: 8etan martxako
AUTOBUSA Aia→Ataun→Beasain
.LARUNBATEAN AFARIA /
LO EGITEKO / DUTXAK:
desarrollismoa errefusatu etaAtaungo
“Gabrielenea” Aterpe Etxean (San Martin auzoa).
IGANDEA
2 ATAUN (San Martin)- ORDIZIA
Irteera goizeko 10etan Ataungo
Udaletxetik.
Bidea:
Jentilbaratza-Aizkoate-Intzartzu-Kobazabal-Troskaetako koba- Koa - ►ARKAKA
4etan CAF zentralan- ► ZALDIBIA 5etan - OIANGU 6'30etan -
►ORDIZIA amaiera 7etan. (Iraupena: 6 ordu oinez).
AHTren
AURKAKO EKITALDIAK: 5etan Zaldibian
eta 7etan
Ordiziako Herriko Plazan
AUTOBUS:A ►IGANDEA:
“PESA”: 8'50etan Beasaingo RENFE
geltokian
→Ataun
(San Martin) 9etan..
Asanbladak kritika egiten dio Aralar eta EB alderdien azken ekimenari:
AHTren Aurkako
Asanbladak kritika zorrotza egiten dio Aralar eta IU-EB indar politikoei
“Euskal Y”-a egitasmoan trazaketa aldaketak egiteko eta Espainiako
Sustapen Ministerioak Nafarroako Korridorearen lotunean Altsasutik barrena
egin dezan eskatzeko joan den martxoaren 10ean Eusko Legebiltzarrean
plazaratu duten ekimenari. Gure ustez, proposamen horrek larriki nahastu
egiten ditu AHTren aurkako oposizioaren helburuak, eta trazaketa-aldaerak
ez dira inondik inora gatazka honek behar duen konponbidea. Honi
dagokionean, bi alderdi politiko hauei Nafarroan AHTren proiektuaren
aurkako jarrera har dezaten eskatzen diegu, izan ere, EAEn “Euskal Y”-aren
kontra agertzen diren artean, onartezinezkoa iruditzen baitzaigu Nafarroan
AHTren alde aritzea eta “Euskal Y”-arekin lotzeko Nafar Gobernuak daraman
kanpaina zitalarekin bat egitea. Zaila da benetan kontraesan gehiagotan
erortzea. Horrekin batera, azpimarratu nahi dugu AHTren eztabaida ezin
plantea daitekeela eredu sozialaren inguruko eztabaida orokorretik at.
Finean, ezinbestekoa dugu egungo garraio eta gizarte ereduaren eraldaketa
sakon baten alde ikuspegi kritikoa zabaltzea, naturguenak defendatzeagatik
bakarrik izango balitz ere.
Bukatzeko, Altsasutik barrena
aipagai den alternatibaren inguruan gerta daitekeen nahaste-borrasteaz
ohartarazi behar dugu: izan ere, Espainiako Gobernuaren Azpiegitura Planak
“Euskal Y”-a eta Nafarroako Korridorearen arteko lotura Oria haranean
egiteko pr! oiektuari bere horretan eusten dio, eta gainera, proposatzen
du “Gasteiz-Iruñea tartea” Altsasutik barrena abiadura handiko bihurtzea.
Hau da, proiektu bikoiztuak pilatzen dira. Ondorioz, Arakil, Larraun,
Araitz eta Oria haranen arteako lurraldea, alderik alde, Abiadura Handiko
euskal Y/H sarearen mehatxupean dago.
Gauzak horrela, apiriralen 1 eta
2an Aralar mendian egingo den ibilaldian parte hartzeko dei egiten dugu,
AHT geldiarazi eta desarrollismoa errefusatzeko, oinak lurrean jarrita
zentzuz ibili nahiago dugulako.
Hortaz, zuen parte hartzea espero dugu eta zuen inguruan deialdi honen
berri ematea eskertuko dizuegu. Infrormazio gehiago lortu nahi baduzue,
harremanetan jar zaitezte:
AHTren AURKAKO ASANBLADA
(Tlfnoa: Ibilaldiaren aurretiko
egunetan: 943-027273 / Ibilaldian: 610963724)