[itzuli]

Beti martxan!

Eskuartean duzuna gure lehen boletina da. Kostata bada ere, azkenean argia ikusi du. Asmo hau abian jartzeko ideia ez da atzokoa. Zorionez, ez da asmo hutsen gelditu. Horren emaitza, lehendabiziko ale hau. Boletin honetan desarrollismoaren aurka eta gizarte aldaketaren alde Asanbladatik egindakoez, eta egin asmo ditugunez jardungo gatzaizue.

Atzera jo dezagun, bada. Abenduaren 2an, AHT Gelditu! Elkarlanak mendi martxa antolatu zuen eta bertan izan ginen. Bi zutabeko ibilaldia izan zen. Batak Hernanin izan zuen abiapuntua, eta besteak Landetxan (Irun). Hernanitik zetozenek AHTk Urumeako ibai-ertzetan izango duen eragin kaltegarrian jarri zuten arreta. Geltokiaren eraikuntza Astigarragako ibarrean dago aurreikusia. Urumeak Hernanitik Martuteneraino egiten duen tartean, berezko ibilbidea 2500m. zabalerako kauze artifizial batek ordezkatuko du. Argazkian [X], mendi ibilaldian parte hartu zutenak ageri dira kaltetutako ingurune hortan. Artean, "Haritzalde Naturzaleak" taldeko kide bat Urumea ibaiaren balio naturalistikoari buruzko azalpenak ematen ari zaizkie.

Landetxan izan zuen hasiera bigarren zutabeak. Segituan, auzo honek jasan duen txikizioa izan zuten hizpide. Mota guztietako azpiegitura proiektuen metaketak eragin kaltegarriak biderkatu ditu nabarmen. Hamaiketakoaren ondoren, "Arkale"ko haitzetara igo ziren. Bertan, Bidasoa Beherea eskualdea bortizki kolpatua ageri zaigu garraio azpiegitura andanek itxuraldatuta. Iraganean egindakoen ordaina begi bistan, etorkizunean egin asmo dituztenen itzelezko hondamenak irudikatzeko ez zen imaginazio handiegirik behar. Oiartzungo Arragua auzotik, Oreretara jo zuten. Bi zutabeek bat egin zuten, eta kalejira alai eta koloretsu bati hasiera eman zitzaion. Danborrek, trikiti la riek, bertsola riek eta malabarrek girotu zuten agerraldia. Oreretako kaleetan zehar, AHT geldiarazteko mezua hedatu zen. Ondoren, bertaratutakoak Txintxarri elkartera joan ziren bazkaltzera. Bildutako jende kopuruak aurreikuspenak gainditu zituen. Bazkalondoan, kafearekin batera, eskualdeko taldeen batzarra ospatu zen. Urruņako TGVaren aurkako elkartearen ordezkari batek ere hartu zuen parte. Igande osoan zehar, Oreretako Alamedan, erakusketa informatiboa ikusgai izan zen. Kalte ekologiko eta sozialak aregotuko dituen egitasmo erraldoia geldiarazteko eskatuz, eskuorriak banatu ziren. Bide batez, hilaren 15an Arrasaten ospatu zen manifestazioarako deia zabaldu zen.

Mendi martxa ez zen izan, alabaina, inguru honetan AHTren aurka egindako ekintza bakarra. Aste batzuk lehenago, hain zuzen Azaraoak 11an, Behobia-Donostia lasterketan izan ginen. 20 bat lagun bildu ginen Landetxan, AHTren aurkako gure ezadostasuna adierazi eta jendea (lasterkariak) animatzen. Asanbladako bi kidek ibilbide osoa burutu zuten Landetxatik Donostira, AHTren aurkako irudi batekin [X].

Donostian, lasterketa ailegatzerakoan, Performance bat izan genuen ikusgai. Jendea harrituta gelditu zen, heriotza ordezkatzen zuten pertsonaia batzuek gidatutako AHT zaratatsu bat bazterrak nahasten agertu zenean. Animalia eta baserritar talde bat saiatu zen munstroa uxatzen (AHTren aurka enkartelatutakoak) eta argazki honek une hori jaso du.

Aurreratu bezala, abenduak 15ean Arrasatera joan ginen, manifara. Eguraldi hotza izan arren, 1.500 pertsonatik gora elkartu ginen AHTri ezetz esateko, AHT Gelditu! elkarlanak deituta. Ez dugu manifa animatua izan zenik esango, hotzak berea egin zuen eta. Nolanahi ere, giroa nahikoa berotu zuten AHTri ezetz esateko prest zeudenak. Olentzerok berak, ez zuen hutsik egin nahi izan. Hitz batzuk eskaini nahi izan zizkigun bertaratutakoei. Boletin honetan hitzok jaso ditugu.

Oraingoz, hau da kontatzeko duguna. Dagoeneko, 2002an "Euro-keria" aldiro kaleratzeko lanean hasi gara. Espero dugu kapitalismo basatiaren aurka antolatzen diren/ditugun ekintzetan elkar ikusiko dugula. Halaber, agerkari hau ekitaldion ispilua izatea desio dugu. Helburu horri eusten saiatuko gara. Segi ongi eta Ikusi arte.

[itzuli]