[volver]

DEFENDAMOS LA TIERRA
LIBERTAD PARA IÑAKI GARCIA
IÑAKI ASKATU!

Iñaki García Koch: Itoitzekin solidarioetako kidea, 96-ko apirilean itoizko urtegian hormigoia eramateko kableen mozketa aurrera eraman zuten solidarioetako bat.

Ekintzaren helburua: behin betirako hain irrazionala eta makabroa den egitasmoa geldiaraztea, eta honekin batera urtegia inguratzen duen guztia salatzea; gezurra eta uraren erabilpenaren helburuen manipulazioa, ingurugiroaren babeserako legeen aldaketa, eta ondorioz ama natura suntsitzen duen kapitalaren eta garapen basatiaren indarkeria salatzea. Zortzi solidarioentzat suposatu duena: jipoi gogor bat zinpeko goardien eskutik, goardia zibilaren konplizitateaz, eta berehalako espetxeratzea, bi hilabete iraun zuena.

Epaiketa: guztiz politikoa eta iruzur hutsa. Epaia: 4 urte eta 10 hilabeteko espetxe zigorra, ez kableak moztean eragindako kalteengatik, baizik eta zinpeko goarda 5 minututan erretenitzeagatik. Zortzi kideen egungo egoera: denak espetxeratzeko agindupean bizi dira. Iñaki ekainaren 25-ean goardia zibilak kontrol batean atxilotu zuen leonen. Ondoren interrogatorio luzeak eta astunak jasan ehar izan zituen, eta azkenik iruñeko espetxera eraman zuten. Hor f.i.e.s. 3 erregimena aplikatu zaio -talde armatuko kide izatea- kolektiboaren kriminalizazioarekin epetxeko egonaldia latzago egiteko saiakuntzan.

Itoizko urtegiarekin iratiko bizitza ito nahi dute, eta espetxean iñaki kidearen askatasuna, baina deon artean oraindik aukera daukagu proiektu basati hau gelditzeko eta iñaki berriro gure artean izateko.

IDATZI NAHI BADIOZU:
IÑAKI GARCIA KOCH
APDO 250 31080-IRUÑEA

[volver]