[Itzuli/volver]
Estatu
Espainiaren presidentzia Europan
Datozen egunetan eta hilabetetan espainiar estatuko herri mugimendu
gehienek ehundaka deialdi helarazi diote jende orori datozen
eraso neoliberalei behar bezalako erantzuna emateko. Martxoaren
10an Plan Hidrologiko delakoaren aurka eta uraren inguruan beste
kultura baten aldeko manifestazioa eginen da Barnan. Zenbait
iturrien arabera 300.000 lagun inguruk hartuko du parte ekitaldi
honetan. Ekitaldi honek girotu eta berotuko du datorren asterako
programa zalantzarik gabe.
Martxoaren 15ean eta 16an Europar Batasuneko presidenteek, gobernuko
presidenteek, ekonomia ministroek, kanpoko harremanetarako ministroek
eta Espainiako errege-erreginak eta beraien seme heldua, Felipek,
Bartzelonan burutuko dute berebiziko gailurra. Gailur honetan
oraindik publikoak diren arlo batzuk pribatizatzeari ekingo
diote, eta neurri neoliberal gehiago ezarriko dute. Jakina denez,
enpleguaren malgutasuna eta prekarietatea areagotuko dira besteak
beaste. Horretaz gain, neurri errepresibo zorrotzagoak adostuko
dira gailur honetan Hau guztia salatzeko eta beste gizarte eredu
berri eta justuago baten alde urrats berri batzuk emateko ondoko
ekitaldietarako deialdiak helarazi diote gizarte zibilari mota
guztietako herri mugimenduek:
Foro alternatibo bat burutuko da diruaren Europaren aurka. Osteguna
14an sindikatuek hartuko dituzte kaleak. Ostirala 15ean ekintza
deszentralizatu aunitz egingo dira hala nola txirrindula martxa
, inperio globalaren aurkako zirko, transgenikoen aurkako panfletoen
banaketa, "sardinada" herrikoia, mural zapatista baten margoketa,
kanpo zorraren aurkako sinadura bilketa... eta abar luze bat.
Martxoaren 16an herri mugimenduen manifestazio erraldoiak entzunaraziko
du Europar Konseiluan ordezkatuak ez daudenen ahotsa. Larunbata
gauean Manu Chaok kontzertu bat eskainiko du.
Eta protestek aurrera darraite. Europako "energia" ministroak
Iruñean bilduko dira Apirilian, "Foro Mundial Trasatlántico"
delakoak Madrilen burutuko du bere gailurra Maiatzean, eta Espainaren
presidentzia bukatutzat emateko azken gailurra Sevillan burutuko
da Ekainean.
[Itzuli/volver]