[Itzuli/volver]
SUEPORTURIK
EZ!
Superportuaren Aurkako Taldea
Orri honen atzean irakurri duzuna txantxa da baina... ba al zenekien
Gipuzkoako merkataritza Ganbarak Jaizkibel mendiko kostaldean
superportu bat egiteko proiektua duela?
Eraiki nahi duten munstro ikaragarri honek erangingo lituzkeen
inpaktu ekologikoak eta lurralde antolamenduarekiko eraginak ondorio
onartezinak direla pentsatzen dugu.
Izan ere Jaizkibel mendiak balio katalogatu batzuk ditu babes
plan desberdinen eskutik. Bere balio geologiko, hidrologiako,
flora, fauna, arkeologiko eta paisajistakoengatik, garrantzi handiko
gune naturala izendatua izan da.
Honez gain gure ingurunean honelako garraio azpiegitura erraldoiak
egiteko proiektuak handitzen ari dira, hala nota Abiadura Handiko
Trena, Lezo–Gaintxurizketa–Oiartzunen egin nahi duten garraio
plataforma e.a. Guzti honek suposatzen du lurralde hauetan europar
mailako lehia izango lukeen garraio plataforma bat ezarri nahi
dutela bertako herritarrei galdetu ere egin gabe. Interes ekonomikoak
gauza guztien gainetik gartzen dituen eredu desarrollista honek
gizabanako eta kolektiboen ongizatea kolokan jartzen dutela uste
dugu. Zuk zer pentsatzen duzu?
Gure etorkizunak kezkatzen bazaitu informa zaitez eta ez pentsa
gauzak ezin direla aldatu, gure esku baitago.
Superportua eta beste proiektu txikitzaile
guztiei EZ!! JAIZKIBEL DEFENDA DEZAGUN!
[Itzuli/volver]