[Itzuli/volver]

ATZO ATXARTE, ALTZO.. GAUR GAZTELU EZ AL DIRA HARROBI NAHIKOAK ?

Gazteluko Kaltetu Taldea

Aupa neska mutilak!

2001eko apirilaren 2ko plenoan Gazteluko udal arduradunek urteak itxirik daraman Aizkorregi Harrobia irekitzeko lehen pausuak eman zituzten, isilean, herriaren iritzia itoaz, herri-bilera eskatu zenean, honi Gazteluko alkatea den Juan Aranzabek eta bere taldekideek uko egin baitzioten.

Harrobia irekitzearen arrazoiak eskatzean “Herriaren onurarako izango dela” esanez lasai eta pantxo gelditu zirenez, mota honetako jarduerak ekarriko dituen kalteei buruz hausnarketarik egin gabe, hauen ahotan dirua da justifikazio bakarra. Gaztelu herria diru horren beharrean omen dago. Zertarako? Udalak maneiatzen dituen ondare publikoen gestio txarrak ekarritako zuloa tapatzeko (kultur etxearen itxierak ekarritako diru galerak e.a.)

Aldi berean, norbaiten poltsikoak betetzeko: Azken finean harrobiak espekulaziorako guneak izaten baitira. Honen truke herrian eta ingurukoei beste zulo handia utziko digute: harrobiko arrak Erroizpe magal honetan egingo duena. Begi-kolpe batean ikus daitezke Aizkorregi harrobiaren ustiaketak, ekarriko lituzkeen kalteak:

BASERRIAK eta BASERRITARRAK ARRISKUAN
NEKAZAL LURREN DESAGERPENA
GAZTELI ETA ONDOKO HERRIAK KALTETURIK
INGURUGIROA MEATXATURIK
AISI ETA ASTIALDIRAKO NATURGUNEEN DESAGERPENA

Harrobitik ateratako materiala nola erabiliko da? Euskal Hernia mehatxatzen duen proiektu erraldoiekin lotura zuzena dutela uste dugu. Laster batean hementxe dugu ABIADURA HANDIKO TRENA (AHT): proiektua Oria bailaratik igarotzearena da eta infraestruktura honetarako zenbait harrobi gertu edukitzea komenigarria dute, tunelak, biaduktuak, AHTren trenbideko zorua eta bertarako errepide eta autobiak egiteko zementu, graba eta areen beharra baiute.

Proiektu erraldoi hauek burutzeko, harrobi berriak eta geldirik daudenak mantxan jartzea planteatzen da, eta Tolosaldeko bailarara iritsi da eguna: Lizartza, Iban-a, Berrobi eta Iruran saiatu dira; eta Gaztelun udalaren aldetik, ate guztiak zabalik aurkitu dituzte.

Oraingo honetan harrobiaren esplotazioa Hormigones Goierriko SA enpresako poltsikoetan sartu eginen da. Eli Galdos eta Balzaren laguntzaz: txikizio, zapalketa eta injustizia honi ezetza emateko aukera duzu.

ESTRATEGI POLITIKO ILUN GAINETIKAN AMA LURRAREN DEFENTSA!! TXIKIZIOA GELDITU!!

[Itzuli/volver]