Foro
 
Soziala
 
HAU AL DA ZUEN JASANGARRITASUNA?
VUESTRA SOSTENIBILIDAD ES INSOSTENIBLE
Martxoaren 27tik 30ra Donostian / Del 27 al 30 de Marzo del 2003 en Donostia
Itzuli/Volver

HAU AL  DA ZUEN JASANGARRITASUNA?

Martxoaren 27tik 31ra bitartean, ingurumenean eskuduntzak dituzten eta Johannesburgoko Garapen Jasangarrirako Lurraren Gailurrean parte hartutako gobernu nazional eta erregionalak, Eusko Jaurlaritza barne, bilduko dira Donostian. Bertan, elkartzeko ustezko arrazoia da,  elkarlana burutzea jasangarritasuna sustatzeko.

Espero zitekeen bezala, Johannesburgoko Garapen Jasangarrirako Lurraren Gailurrak porrot egin zuen; izan ere, adierazpen erretorikoetatik haratago ez baitzen joan, eta inongo konpromiso zehatzik ez zuen hartu dauden ezberdintasun sozial eta ingurumen arazoen aurrean. Are gehiago, Iparreko industrializatutako estatuen eta multinazionalen  partehartzearen arrazoia, irudi txar bat gainetik kentzeko beharrarekin lotu behar da. Beraz, orlegiz mozorrotu eta beraien betiko proiektuak saltzen jarraitzeko estrategia aurrera eraman zuten aipatu eragileek; hau da, betiko proiektuak proiektu jasangarri eta ekologikoaz mozorrotuta.

Guri dagokigunez, Eusko Jaurlaritzaren politika ekonomiko sozial guztia zuzendua egon da, eta jarraitzen du egoten multinazionalen Europa horretatik datozen aginduak betetzera. Aipatu aginduek dituzten helburuak, hazkuntzan dagoen merkatuaren kuota bat okupatzera mugatzen dira, hori guztia Europako Batasunak dituen  irizpide neoliberal eta globalizatzaileen barnean. Horrez gain, konpetitibitatera, eta ekoiztera eta kontsumitzera bultzatzen gaituzte mugarik gabe. Horren aurrean, berriro ere adierazi behar dugu, ahaldun horien aginduetan ez dagoela lekurik naturari eta gizarteari egin zaizkion, eta egingo zaizkion sarraskiak baloratzeko; are gutxiago baloratzeko, gure bizimodu kontsumistak  duen eragina hegoaldeko herrietan.

Ikusi besterik ez dago, adibidez energiaren esparruan abian dauden proiektu erraldoiak, zeinetan  buru-hornikuntzaren aitzakiarekin, sektore ekonomiko eta multinazioanal handien etekina soilik bilatzen da. Zentzurik gabeko proiektu erraldoi hauek eragiten duten kontsumo xahutzailerengatik ezaugarritzen dira. Era berean, arrisku handiko fokuak sortzen dituzte, eta honi, guk geuk,  automobilaren garai honetan, sortzen dugun kutsadura gehituta, izugarrizko osasun arazoak sortzen dira, pertsonetan zein naturan, eta neurri berean ere sortzen dira kalteak klima aldaketan. Horrela, 1990etik  Euskal Autonomi Erkidegoaren  gas kutsakorrak %25ean gehitu dira, Kiotoko protokoloaren agindutik  oso urruti geratu delarik.

Eusko Jaurlaritzaren jasangarritasun politika jasanezina denaren beste adibide nabarmen bat garraio politika da. Abiadura Handiko Trenaren proiektu erraldoiari eraikuntzan, edo eraikuntza bidean dauden autobide sare neurrigabea gehitu behar zaizkio, edo superportuen proiektuak, edo plataforma intermodalak, edo portu eta  aireportuen zabalkuntzak. Hau da, proiektu guzti hauek lurraldearen ikuspuntutik jasanezinak diren ondorio fisiko, nekazal, sozial eta  ekonomikoak dituzte.

Beste hainbeste esan dezakegu kutsadura eta isurketen aurrean Lakuako gobernuak duen politikari dagokionez: industrialak, zein etxebizitzarenak, lurrarenak, haizearenak zein urenak. Eta horiek, ustez dituen birziklatze politikei buruz ez hitz egite arren, fartsa bat besterik ez direnak, zeinetan inzinedarorak eta zabortegiak bultzatzen diren, erremedioa gaixotasuna baino okerragoa bihurtuz.

Hirigintza politikari dagokionez, beste horrenbeste. Betiko aberats, eta aberats berrien zerbitzura egindako politika besterik ez da, horrela, espazio hoberenen monopolioa bultzatzen du, eta espekulazioan oinarritutako negozioa bultzatzen du. Horrela, espekulazioaren negozio horrek, zalantzarik gabe, herritarron gehiengoak aldarrikatzen dituen gune berderik gabe uzten gaitu.

Eusko Jaurlaritzaren uztezko Jasangarritasun politika delakoaren aurrean, ezaugarri  inposatzaileak dituena, talde ezberdinok Foro Alternatiboa antolatzea erabaki dugu. Aipatutako Foroak, Eusko Jaurlaritzaren eta gainerako erregioetako gobernuek dituzten politikak salatzeko funtzioa izango du, eta era berean, topaketa eta eztabaida gunea izango da, benetako gizarte justuago, berdinago eta jasangarriago baterantz pausuak emateko. Horretarako dei zabal bat egiten diogu pertsona eta talde orori, martxoaren 29an, goizeko 10etatik aurrera Donostiako Zuloaga plazan eta ikastetxean izango diren ekitaldietan parte hartzeko. Era berean, 29an arratsaldeko 17’30etan , eta Gipuzkoa plazatik abiatuta, izango den manifestazioan parte hartzeko deia ere luzatzen diogu pertsona eta talde orori.

GURE AMA LURRAREN DEFENTSAN!!!


Itzuli/Volver