![]() |
![]() |
||||||||
Zelai kaleko bizilagun eta udalen arteko akordioa |
![]() |
HIRIGINTZA
ARAUAK |
![]() |
![]() |
|
Hasiera Laburpen orokorra Laburpen partikularra Alegazioa (I) Alegazioa (II) Alegazioa (III) Errebisio partzial bat Txabiskeen ordenantza Erantzuna alegazioari Aparkalekuak Zelai kalea Akoridoa Zelain BESTE GAI BATZUK Gure gauzak Etxegarateko autobidea Domingo Lumbier Hirigintza txostena Zangituko industrialdea Beste gauzak Irrati saioa |
Hainbat bilera egin ondoren, Altsasuko udala eta Zelai kaleko auzokideek akordio batera ailegatu dira. Horrela, kalea erdian erdibitzeko 2 metroko mediana batekin geratuko da. Medianaren bi aldeetan errepideko norabideak joango dira, hango gendea eskatzen duten bezala. Orrialde honetatik akordioa ospatu nahi dugu. Hemen agertzen duen planoaren irudia, Guaixe aldizkaritik dator. Irudian, kalea nola geratu dezake agertzen da. Ondoko textua ere, Guaixetik hartu dugu, beraz aldizkari honen esker ikusi eta irakurri dezakegu hau bezalako berriak. Eskerrik asko!!. Udalak Zelai kalerako egitasmo berria onartu du Guaixe 2004/10/29
3-G arkitekto taldeak egindako proiektuaren arabera, karrikaren erdian aurreikusitako 7 metroko pasealekuaren ordez bi metroko mediana edo erdibitzaile bat ezarriko da. Horrek kalearen bi aldeko espaloiak zabalagoak izatea ekarriko du. Horrekin batera, jarraipen estetikoa izan dezan, espaloietan Gartzia Ximenez eta Donibane karriketan erabili den galtzada harri bera erabiliko da. Farolak ere bi karrika horietan jarriko direnen modukoak izanen dira. Egitasmoan, medianaren ondoan, 100 bat auto aparkatzeko toki eta 3 biribilgune aurreikusten ditu. Lanen aurrekontua 1.332.879,36 eurotik 1.406.233,14 eurora pasako da. Lanak heldu den urteko udaberrian has daitezke eta 8 hilabetez luzatuko dira. |
Imprimatu / E-mailez bidali
Bidaiguzu mini-mezuak Mezu aurreratuak Berriaren taula ikusi Berria idatzi Bilaketak taulan Bilatu zeozer hemendik Bilaketa aurreratuak Gure gauzak Nortzuk gara Gure irratiko berriak Loturak Berritasunak Gunearen aurkibidea Artxiboak jaso ![]() Web honen lizentzia |
|
![]() |
![]() |
Azken modifikazioaren data: 2004/11/25
|
|