Imprimatu | E-mailez bidali |
Horrela, Altsasu herriko zonalde hau goitik behera aldatuko litzateke, porlanezko enparantzan bilakatuz, lurrazpiko aparkaleku eta guztiz. Proiektu honen barruan 75 pisuren eraikuntza dago lau solairuko eraikin haundi batean. Bide honetatiz jo ezkero espekulazioan atea zabaltzen dio. Ez ahaztu proiektu honen aurrekontua 1.000 milioikoa dela, nahiz eta zoluaren erdia udaletxearena izan. Hau guztia ikusita, Fundamento Orain Taldeak zera proposatu nahi du:
Azpimarratzekoa da "aurrerapena" deituriko horrek gure herrian dagoeneko sortu duen inpaktua. Hortxe dugu autobian "Altsasuko Korapiloa" deiturikoa, gutxi barru egingo den Etxegarateko Autobidea eta aurreikusita dagoen Zangitu industri eremua. Urbasako Bargan eraiki nahi duten errota eolikoen parkea edota Sakanatik pasa daiteken Abiadura Handiko Trena ahaztu gabe. Guzti honen aurrean ez dezagun gure historia ahaztu eta joka dezagun zentzuz Domingo Lumbierren lurreratzea eragotziz. Altsasun, 1999'ko Apirilaren 2'a. |