Imprimatu | E-mailez bidali |
Domingo Lumbierrek, Altsasuko udalak dauzkan ondasunekiko desinteresa kezkagarria adierazten du. Urteak dira eraikin hau eskola moduan erabilia izan zela, beste hainbat ihardueretarako erabilia izan bada ere. Hala nola: euskaltegia, bake epaitegia, haurtzaindegia, e.a. Urte hauetan piskanaka-piskanaka udalaren utzikeria eta ardura ezaren ondorioz narriatuz joan da, eta gaur egun hondamendi bidean dagoela esan genezake. Jakina da Domingo Lumbier Altsasuko hirigintza plangintzan funtsezko gai bat dela. Batez ere herriaren erdigunean zonalde libre bakarra izateagatik. Udalaren proiektuak aurrera egiten badu, hau da, 75 etxebizitza izango dituen eraikina altxatu, e.a., espekulazioak, besteak beste, zabalik izango ditu ateak. Bitartean, hainbat eta hainbat kultur ekitaldi eta egitasmo sozialek ez dute estreinatzeko aukerarik izan lokal falta dela eta. Gaur egun Altsasun ez daukagu gune aproposik ez pelikularik ez antzerki emanaldirik eskaintzeko. Kontuan hartzekoa da Gaztetxeak jokatu duen papera hutsune horiek betetzeko orduan. Guzti honengatik, Fundamento Orain Taldeak sinadura bilketa kanpaina bat antolatu du Domingo Lumbier eraikina berreskuratzeko helburuarekin eta besteak beste eskakizun nagusiak honako hauek dira:
Hau dela eta, Fundamento Orain Taldea, Altsasuko Gazte Asanblada eta Garraxi Irratiak datorren 28an ostirala Domingo Lumbierren okupazioa burutuko dute. Bertan egingo diren ekitaldi eta tailerren egitaraua honako hau duzue:
Herriarentzat izango litzatekeen une bat aldarrikatzeko helburuarekin. Altsasun, 1999'ko Maiatzaren 23'a. |