Imprimatu E-mailez bidali

Sakanako garapen orekatua eta adostuaren aldeko gure proporsamena

 

Sakanako eskualdearen garapen orekatua eta adostua

Sakanako Enpresarioen Elkarteak, eskualdeko garapenerako proposamena egin du, hau dena bere boletinaren urriko zenbakian jaso ahal izan dugu. Proposamen honen bidez, beren ikuspuntu enpresarialetik eginda, herrietako erakundeei Sakanako garapenerako giltzarriak proposatzen dizkie. Giltzarriak honela labur daitezke:

  1. Emakumeentzako lan plana:

  2. "Enpresen beharrak eta langabezian dauden emakumeen perfilak, prestakuntzarako eta birziklatzeko beharrak aztertuko dituen ikerketa. Enpresa eta emakumeei zuzendutako prestakuntza iharduerak eta sentsibilizazio kanpainak".

  3. Giza baliabideak bilatzea eta erabiltzea:

  4. "Enpresen beharrak beteko dituzten langileak bilatzeko eta erakartzeko sistema bat sustatzea. Pertsona horiei etxebizitza edo bizitokia sustatu eta erraztu".

  5. Lanbide heziketarako institutoa hobetzea eta garatzea:

  6. "Ikastetxearen egungo egoera aztertu eta analizatu: moduloak egokitu, prestakuntza programen edukiak, enpresen beharrak, enpresarioen ikastetxeaz duten iritzia, baliabideak, beharrak..."

  7. Industrialdeetako azpiegiturak hobetzea:

  8. "Azpiegiturak egokitzea eta hobetzea, Sakanako enpresek eta enpresa berriek eskatutako lursailen ikerketaren arabera. Egun, libre dauden lursailaren estudioa, etorkizuneko Altsasu-Urdiaingo industrialdea kontuan hartuz. Enpresak erakartzeko plana, Sakanan instalatu nahi duten enpresak bilatzea, lursail eta nabe libreen inguruko informazioa, eta abar."

  9. Iharduera osagarriak:

"Eskualdeko etxebizitzen plana. Zerbitzu enpresen ezarpena sustatzea. Sakanako irudi plana".

Azkenik bukatzeko, Sakanako Enpresarioen Elkarteak uste du "egokiena izango litzatekeela Sakanako eskualdeko garapen plana egitea, plan estrategiko modura, beste proposamen batzuk kontuan hartzeaz gain, lehenago aipatutako proposamenak kontuan hartuko lituzkeena, oinarri gisa, ingurunea, industria eta enpresen hazkuntza modu bateratuan garatzeko".

Ikus daitekeen moduan, garapenerako proposamen honek ondoko gai hauek ez ditu kontuan hartzen: langileen lan baldintzak hobetzea, pertsona, ingurugiro, gizarte, kultura, nekazaritza, abeltzaintza, ekonomia eta bizi kalitatean Sakanako bizilagunei plan honek eragiten diena, eta ondorengoen utziko diegun herentzia edo jaraunspena.

Gainera, garapenerako plan hau martxan dago jadanik. Ikusi besterik ez dugu proiektuan dauden industrialde berriak (Altsasu, Urdiain, Arbizu, Lakuntza, Uharte, Hiriberri...) Esan daiteke gaur egun Sakanak dituen industriako lursailei 1.200.000 m2 gutxigorabehera gehituko dizkietela datozen urteetan.

Plan hau martxan dago herri erakunde (udal eta mankomunitatea), Nafarroako Gobernu eta garapen agentzia (Cederna/Garalur) oniritziarekin. Plan honek zuzenean eragiten die ibarreko bizilagun guztiei, sakadarren etorkizuneko bizimodua diseinatzen ari baita. Uste dugu garrantzitsuegia dela enpresarioen eskuetan bakarrik uzteko.

Halaber herri, eskualdeko eta probintziko erakundeei eskatzen diegu industrialde berrien eraikuntza behin behinean gelditzea, eskualde osorako garapenerako plana egin arte, eta plan horretan enpresaioek ordezkatuaz izateaz gain, eragile sozialak, politikoak, kulturalak eta nahi duten ibarreko bizilagunak ere ordezkatuak izatea.

Fundamento Orain Taldea.
Sakanan, 2000ko abendua.
 

 

 

Orrialde honek hemen zegoen: http://www.sindominio.net/fundamento/index2.php?I=eusk&T=t6&P=3

Azken modifikazioaren data: 2002/10/27

CC 2.0 Reconocimiento-CompartirIgual lizentzia
Web honek 'Creative Commons 2.0 Reconocimiento-CompartirIgual' lizentziapean dago
(ikusi: http://creativecommons.org/licenses/by-sa/2.0/es/deed.es)