Zer da eta nondik sortu zen Garraxi Irratia

94. urte aldean Langarra taldea sortu zen eta zenbait irrati tailer antolatu zituen. Bere helburua udal irrati bat sortzea zen. Baina berehala lanaren zailtasunez jabetu zen, irrati legal bat abiatzeko oztopo mila jartzen baitituzte. Hilabeteak pasa ziren horretan eta azkenean energia guztia desagertu zen.

Talde honen 2. Asanbladan lauzpabost gaztek beste ideia bat planteatu zuten, irrati libre bat sortzearena. Langarra taldea desagertzean, Altsasuko Gazte Asanbladak irrati libre bat sortzearen asmoarekin jarraitu zuen, eta noski, ideia gauzatzeari ekin zion.

Altsasuko Gaztetxea eta Garraxi Irratia. 2001ko Jaia.

Horrela, Garraxi Kolektiboa sortu zen eta 95eko azarotik 97 urteraino dirua bilatzen aritu zen. Horretarako milaka gauza egin zituen: 96 eta 97ko Ganbon Gaueko festak antolaketa Gaztetxean, 96ko Altsasuko Jaietan txozna bat jarri, ziber-jaia Zelandiko karpan eta makro-kontzertu bat Ziordin... Guzti honetarako jende mordo murgildu zen, lan egiteko gogoak zeuden eta. Esaten den bezala "asmoak non, zangoak han".

Dirua lortu ondoren praktikan jartzea falta zen. Gasteizko Hala Bedi eta Iruñeko Eguzki Irratiak izan ziren eskua luzatu zutenak, Garraxi proiektua aurrera eramateko. Irratiak izan zuen lehenengo mahi-teknikoa Leitzako taberna bateko lagun batzuena izan zen... Gero Eguzki obratan hasi behar zela eta beste mahai bat utzi ziguten... gutxi arte erabili dugun mahaia hain zuzen ere. Eta Altsasuko Gaztetxean kokatu zen irratia, noski!

Lehenengo emisioa 97ko martxoaren 8an izan zen. Arazorik ez egoteko buzoneo bat egin zen ondoko etxe guztietan, taldearen asmoa azalduz eta zenbait telebistetan arazoak izan zitezkeela abisatuz. Hasieratik ere Gasteizko Hala Bedi Irratiko seinalea ekarri genuen, katean emititzeko asmoz. Eta orain E-posta eta guztiz daukagu, eta baita ere telefonoa eta faxa, 948 46 87 42.

2001ko Jaiaren saio berezia

Helburuak:

Baina, zergatik sortu zen hau bezalako irrati libre bat, Altsasun?. Beti daude helburu batzuk betetzeko eta kasu honetan bazeuden ere. Eta agian nagusiena, herriendako komunikazio iturri alternatibo bat izatea nahi zuen, asanbleario eta parte-hartzailea.Hedabide bat independiente eta antikomertziala. Dirua ez da sekula gure motorra izan emititzeko eta lan egiteko orduan. Horrela Garraxi Irratiak alternatiba bat izan nahi du gaur egun hedabideak menperatzen dituten enpreseei. 97ko urrian, 18 irratsaio martxan zeunden jadanik, eta haietatik gogoratu dezakegu Balizko Errota, AEKko Atxiamatxia, Iñauska, Blak Foot, El Tipi, etab.

2001 ekainarako Garraxi Irratia kd bat sortzen du, non aurki ditzakezu Sakanako 17 talde rockazale. Diskoan talde historiko mordo daude, nahiz eta azken belaunaldikoak ere

2003ko azken hilabetean Garraxi Irratia arazo larriak eduki zuen bere emisorean, eta 2004ko lehenengo bi hilabeteak emititu gabe egon zen. Arazoak konpontzeko Garraxi emisore berri bat erosi behar zuen, eta handik arazorik gabe egon da.

2005 urte arte Gasteizko Hala Bedi Irratiaren emisioa ia osoa egon ginen zabaltzen Garraxitik. Baina urte honetan beste emisora bat okupatu zuen Halabediko frekuntzia Sakanan eta Gasteizko seinalea galdu genuen.

Probisionalki Radio 3 seinalea egon ginen reemititzen hilabete batzuk, baina azkenik gure emisioa kudeatzeko informatika sistema bat jarri dugu martxan. Horretarako serbitzari txiki bat daukagu (Pentium III) eta disko gogorretan kapazidade adiña gure saioak gordetzeko, eta musika sorta bat eukitzeko.