Irola Irratia
Web de IROLA IRRATIA 107.5 fm, okupando las ondas desde 1987.
Tlfno.: 944 21 70 60. e-mail: irola@sindominio.net.
Plaza Jaro de Arana s/n Centro Cívico de Irala.
48012, Bilbo (Bizkaia).


Imprimir


7 Katuren 7.urteurrena Bilboko 7 Kaleetan
Martes 28 de enero de 2014, Garrasika (Lunes 21:00 h./Martes 10:00 h./Miércoles 21:00 h./Jueves 10:00 h.)

Urtarrilaren azken asteko Garrasika honetan, Bilboko 7 Katu Gaztetxearen 7.urteurrena ospatu dugu asanbladako kide batekin. Gaztetxearen egoerari buruz hitz egin digu (desalojo arriskua) eta baita antolatu duten aste osoko egitarau oparoari buruz.

Gainera, Auzotarrok-eko kide bat ere gonbidatu gisa izan dugu gure kontrainformazio saioan eta haien proiektuaren nondik norakoak komentatzeaz gain, Otsailaren 8 eta 9an Bilbon antolatuko duten jai herrikoien aldeko jardunaldien inguruan aritu gara. Hauek ere egitarau polita eta potentea prestatu dute eta bertaratzera animatzen zaituztegu.

Bi elkarrizketa hauek utzi diguten denbora eskasean, asteko albiste batzuk hurbildu dizkizuegu eta agenda puntuak arineketan eman ditugu, baina aurretik ditugun egunak ekintza interesgarriz betetzeko moduko eskaintza daukagula ikusi dugu.

Ez hutsik egin aste honetan eta entzun Garrasika!

Descárgatelo