Urte berriaren etorrera aldaketetarako momentua dela esaten omen da eta horixe izango zela EZLN eta komunitate indijenentzat 1994ko urtarrilaren 1a. Egun horretan bertan sartu zen indarrean AEBen eta Mexikoren arteko merkataritza askeko ituna. Indijenak 500 urte iraundako iluntasunetik atera ziren eta altxamendu zapatista aurrera eraman zuten. Orduko kontuez, aurrekoez, gaur egungoez... hitz egiten ibili gara Txiapasekin taldeko kide batekin elkarrizketaren tartean.
Horren aurretik, albisteak (edo!)n bota ditugu. Bagenekienez elkarrizketak luze joko zuela, Kurdistango egoerari heldu diogu. Ikuspegi orokorra adibide zehatzekin eta bestelako ikuspuntu batzuekin erkatzen saiatu gara.
Azkenik, efemerideen tartea berezi samarra izan da gaurkoan. Atzera jo dugu eta 2013ko abenduaren 26an zendutako Nicolasa Quintreman Calpan buruzagi maputxea gogora ekarri dugu