Irola Irratia
Web de IROLA IRRATIA 107.5 fm, okupando las ondas desde 1987.
Tlfno.: 944 21 70 60. e-mail: irola@sindominio.net.
Plaza Jaro de Arana s/n Centro Cívico de Irala.
48012, Bilbo (Bizkaia).


Imprimir


Nobel Sariak, zientzia eta inperialismoa
Martes 1ro de noviembre de 2016, Barazki Bizidunak (Igandetan 18:00 h. / Martitzenetan 09:00 h.)

Azkenean heldu da! Hemen dago Barazki Bizidunak tenporada berri batekin. Ziur gaude faltan bota gaituzuela askok eta guk ere aitortu behar dugu gogo itzela geneukala irratira itzultzeko. Opor luzeak hartu ditugu, bai, baina itzuli gara!

Sasoi barriari ekiteko, Nobel Sarien inguruko kritika bat proposatzen dizuegu. Saioan ez gara Bob Dylanen polemika antzuan geratuko. Nobel sariek modu zehatzean, eta gure zibilizazioko zientzia eredu nagusiak modu masiboago batetan, ideologia zehatz baten interesen mesederako erabiltzen direla, hori da saio honen tesia. Zientzia eredu honi kritika egiten diogu, eta zehatzera joanda, Nobel Sariek nola egiten duten horixe bera.

Ea ba, igandean entzun ez zenutenok orain baduzue interneten ere entzun eta elkarbanatzeko aukera, gozatu beraz Barazkion itzulerarekin!

Descárgatelo