Irola Irratia
Web de IROLA IRRATIA 107.5 fm, okupando las ondas desde 1987.
Tlfno.: 944 21 70 60. e-mail: irola@sindominio.net.
Plaza Jaro de Arana s/n Centro Cívico de Irala.
48012, Bilbo (Bizkaia).


Imprimir


Grebalariak Aske! plataforma eta Izan Zirikatzaile proiektu berria gaurko Garrasikan!
Martes 7 de octubre de 2014, Garrasika (Lunes 21:00 h./Martes 10:00 h./Miércoles 21:00 h./Jueves 10:00 h.)

Astelehen, asteazken eta ostiralero FM-ko 107.5ean entzungai duzuen Garrasika albistegian, gaurko egunean asteko albisteak ekarri dizkizuegu, nagusiki errepresioarekin zerikusia izan dutenak.

Elkarrizketen esparruan Grebalariak Aske! plataformako kide bat izan dugu gurekin lehendabizi. Azken 2 urte t’erditan jazotako prozesu luzearen ostean, jada bere kabuz kartzelan agertzeko epea bukatu zaie Urtzi eta Telleri eta datorren larunbaterako, Urriak 11, Deustuako Done Petri enparantzan Askegunea osatzera deitu dute goizeko 10etatik aurrera. Eragile ezberdinek hartuko dute parte askegunean eta Telle eta Urtziri babesa erakutsi nahi dien edonori parte hartzera deitu dute. Irola Irratia ere bertan izango da, beraz, sintonizatu FM-ko 107.5a.

Gaueko bigarren elkarrizketa Zirikatzen kolektiboko kide batekin egin dugu.Urriaren 8an Izan Zirikatzaile aurkeztuko dute Maison 13 eraikinean. Zirikatzen Deustualdean formakuntza eta komunikazioa lantzen duen taldea da eta proiektu berri honekin jendartea egin nahi dute taldearen partaide (eztabaidagaiak proposatuz eta eztabaida foro berriak zabalduz). Gehiago jakin nahi baduzu entzun ezazu Garrasika! irratsaio hau.

Azkenik, agenda puntuekin bukatu dugu gaurko irratsaio oparoa. Garrasika: entzun, hausnartu eta parte hartu!

Descárgatelo
https://archive.org/download/GarrasikaAstelehena20141006GrebalariakZirikatzen/GarrasikaAstelehena20141006GrebalariakZirikatzen_vbr_mp3.zip