Azaroak 17ko Garrasika! irratsaio honetan, asteko albisteekin ibili gara murgilduta, errepresio ataletik, gizarte borroketara, etxetik bertatik atzerri urrunera. Elkarrizketa interesgarri bi ere izan ditugu; alde batetik Urtza Alkortari babesa adierazteko Ondarruko Zubi Harresian inputatutako 4 laguni urtebeteko espetxe zigorra ezarri diete isun ekonomikoaz gain, eta beste batetik, EuskoTren-eko langile batekin hitz egin dugu haien borroka ezagutu dugu, azken urteetan trenen mantenimendua enpresa subkontratatuen eskuetan uzten ari baitira eta arazo hau gizarteratze lanetan hasi dira.
Agenda puntuak berriz ere ordutik kanpo geratu dira, baina zuzenean gutxienez ematerik izan dugu. Espero dugu, beti bezala, hurrengo astean gure lana hobetzea!
Garrasika!: entzun, hausnartu eta parte hartu!