Denboraldiko azken Garrasikan (astelehenekoak, noski!), beti bezala albistez beteta etorri gara. Errege espainolak abdikatu duen egunen ere guk denboraldi amaiera dekretatzea erabaki dugu. Hala ere, ez zuen buruak engainatu, gurea beste arrazoi batzuen harira dator. Iralako jaiak hasiko dira laister eta indarrak bertan metatuko ditugu! Hurbildu zaitezte txosnagunera!
Denboraldiko azken elkarrizketa ere izan dugu Bilboko Okupazio Mugimenduko kide batekin, datorren asteburuan Maison 13 berreskuratutako eraikuntzan ospatuko diren Etxebizitza Jardunaldien inguruan hitz egiten. Ez galdu hurbiltzeko aukera, gu ere bertan izango baikara. Denboraldiko azken Garrasika bertatik emango dugu ostiralean betiko ordutegian.
Datorren denboraldirako agur esaten baina zera ahaztu gabe... entzun, hausnartu eta parte hartu
[