Irola Irratia
Web de IROLA IRRATIA 107.5 fm, okupando las ondas desde 1987.
Tlfno.: 944 21 70 60. e-mail: irola@sindominio.net.
Plaza Jaro de Arana s/n Centro CĂ­vico de Irala.
48012, Bilbo (Bizkaia).


Imprimir


Ekialde Hurbileko testuinguru geopolitikoa
Martes 8 de noviembre de 2016, Barazki Bizidunak (Domingos 18:00 h. / Martes 9:00 h.)

Saio honetan, Barazki Bizidunaken hirugarren formatuari emongo diogu aurkezpen: elkarrizketa. Honekin, hiru formato izango dogu gure saioa aurrera eroateko: monografikoa, elkarrizketa eta porrusalda. Gaurko Barazkion Elkarrizketan, Meren izango dogu Irola Irratiko estudioetan Nahimen aldizkarian eta Miren Mixerrrek idatzitako artikulo bateri buruz solasteko: "Siriako gerra eta Ekialde Hurbileko testuinguru geopolitikoa". Hau, bi elkarrizketez osatutako ziklo baten hasiera izango da; eta lehenengo honetan, Ekialde Hurbilean parte hartuten dabiezen eragile politikoen deskribapena izango dogu, bai estatuaren forma dutenenak, bai ez dutenenak. Gure saioaren denbora mugak direla-ta, elkarrizketa ez da bere osotasunean eskainiko -bakarrik momentu onenen remix bat- baina bere osotasunean izango dozuen entzungai, bai www.sindominio.net/irola Irola Irratiaren webgunean, www.ortuondoirratia.ga Ortuondo Irratiaren webgunean eta baita Irola Irratiaren "Irola Kalean" saioaren marko barruen. Elkarrizketa ostean Sakonean Ezetuten tartea ere topatuko dogu, non elkarrizketan parte hartzen dauen eragilea sakonean ezetuteko aukera eskeintan dogun. Gaurkoan, Nahimen Teoria eta Estrategia eragilea deskribatuko dogu. Hau da Nahimenetik elkarrizketa hau egiteko erabili dogun artikuluaren esteka: http://nahimen.org/onewebmedia/NAHIMEN2016.pdf

[

Descárgatelo