Azken 40 urteetan ideologia berdinetik edan dugu, baina amaitu zaigu; eta orain zer? Euskal estatua lortzen ez dugu ia ezer konpontzen; estatua ezin da jomuga utopikoa izan. Abiapuntua globalizazioa izan beharko litzateke, eta hor kokatu euskal Estatua. Bestela porrot egingo dugu, hor daude Brexita, Syriza… Porrot horiek dinamika globalei erantzuten die. Aurrena globalizazioa, gero Euskal Herria.
“XXI. mendeko abertzaletasunaz” EHUren udako ikastaroan, “Globalizazioa, postnazionalismoa eta etnizitatea” gai hartuta mintzatu zen Joseba Gabilondo, AEBetan bizi den unibertsitateko irakaslea.