Garrasika! irratsaio kontrainformatiboan albisteak, elkarrizketak eta agenda puntuak hurbilitzen dizkizuegu normalean. Aste honetan albisteak eta agenda izan ditugu soilik baina hala ere informazio eskaintza oparoa egiteko aukera izan dugu.
Errepresioaren blokean Euskal Preso Politikoen eta epaiketa politikoen inguruan aritu gara, beste alde batetik etxebizitza eskubidea, autogestioa eta okupazioa landu ditugu Añorgako Eraldia, Gasteizko Errekaleor eta Mungiako Errota.
Azkenik, agenda puntu batzuekin bukatu dugu irratsaioa eta zuen gustokoa izan delakoan hurengo asterarte agur esaten dizuegu. Garrasika!: entzun, hausnartu eta parte hartu!