OSTIRALAN (17:00 h.) ETA ASTEARTEAN (20:00 h.) Asteon herriaren benetako euskara jator eta biziaz arituko gara, hitanoaz , alegia. Erregistro hurbil eta lagunarteko honi esker lortu du euskarak mendeetan zehar bizirautea. Bere garrantzia eta berezitasunak azalduko ditugu, toka eta noka, bizkaiera eta batuera...Gaur egun badago hitanoaren erabilera berreskuratzeko gogoa, eta honen inguruan ere berba egingo dugu....ah, eta hitanoa darabilten euskal abestiak ere entzungo ditugu!!! Etzegok gaizki, ezta??