ESTE SÃBADO (10:00 h.) Y EL PRÓXIMO LUNES (16:00 h.):
Haurten 74 urte bete dira, martxoak 31an, espainiar militar eta agintari frankisten agindupean hegazkin nazi faxistek Durango herria bonbardatu zutenekoa. Aste honetan bertan jakiten ari gara OTAN erakundearen hegazkinek Libiako hiri nagusien aurka egindako bonbardaketetan hildako zibilen kopurua. Arrazoi honegaitik orain 4 urte Joseba Sarrionaindia durangar errefuxiatuaren testu batekin beteko dugu irratsaioa, bere izenburua Suntsiketa faxistaren 70. urteurrena.
“(…) Bizkaiko fronteko erasoa abiatu orduko egin zituen mehatxuak argiak izan ziren, eta italiarrek Abisinian bezala zabaldu zuen abisua, hegazkinetatik paperak jaurtikiz, errendizioa berehalakoa ez bazen Bizkaia osoa erraustuko zuela. Mehatxu hura bete besterik ez zen egin martxoaren 31n, gerra metodologia berria aplikatuz. Eta Durango ondoren, Gernikaren txanda heldu zen 26 egun geroago.
Ideia zen, eta Pentagonoko idazleen paperetan ideia berberari eusten zaio gaur egun ere, bonbardaketa zeharo suntsitzailearen azpian harrapatuta, ihesbiderik gabe, jendeak errendizioa bilatuko zuela, bere gobernuaren kontra egingo zuela horretarako, eta soldaduek ere gerran jarraitzeko gogoa galduko zutela zeharo.“