RFIDak __________________________ RFID: Radio Frecuency IDentification [ez gara etorkizunaz ari, hau oraintxe gertatzen ari da] 1990 urte inguruan MITen erditutako proiektua da hau, hasiera batean errobotika arloan identifikazio arazoari konponbide bat emateko. Nola ezagutu dezake automata batek bere ingurune hurbila? hasierako hurbilpena errobotari zentzumenak gehitzea zen: ikusmen artifiziala kasu, baina bide zaila eta luzea da hori. Enpresek arazo bera daukate: gauzak identifikatu nahi dituzte, eta pertsona bat (bere 5 zentzuekin) erabili ordez kontrako egitea asmatu zuten; objektuak izango dira bere burua identifikatuko dutenak. Horretarako objektuek txip bat daramate bere identifikazioa adierazten duena, eta are gehiago identifikazio hori hedatzen dute. Txipak bere identifikazioa irrati seinale baten bitartez hedatzen du, aktiboki hala pasiboki (eskatzen zaionean). Tamaina: muki bat baino txikiagoak izan daitezke, urteak pasa ahala geroz eta txikiagoak izango dira: atentzioa dei dezakeena antena da: txipak seinaleak jaso eta bidali behar ditu derrigorrez, eta horretarako hari fin bat eduki dezake. Hala eta guztiz ere, ikustezinak izatera bideratuta daude. Enpresa handiek tekonologia honen garapenerako diru mordoa sartzen ari dira eta lankidetzan daude RFID erabilera bermatzeko. Zertarako RFIDa? aplikazioa argiena stocken kontrol zehatza da, denbora errealean eta inbentario luzerik gabe. Honek kriston abantailak dauzka baina beste teknologia asko bezala gure intimidadean kuxkuxeatzeko erabili daiteke. Objektu guztiek identifikazio txipa eramaten baldinbadute, nola dakigu objektua desaktibatuta dagoen ala ez? Are gehiago: nortasun agirietan ala pasaporteetan RFID jartzea erabakitzen bada AKABO! gure pribatasuna pikutara joango da, edozein unean jakin baitaiteke non gauden. Erosotasunaren aitzakiarekin salduko digute ziur asko. RFIDa kontrola dezakegu? Bai, euskalerrian RFIDeentzako aparailuak eros daitezke. Donostian bertan badago enpresa bat adibidez eskuan eraman daitezkeen RFID irakurleak saltzen dituena. http://www.tecnipesa.com adibidez; "identificacion" gunean aparailu mordoa aurkezten da, gehienak eskuan eramateko dira. Orokorrean ordenadore eta RFIDen mundua elkartzeko modu xinpleak daude: RFID irakurleak serie interfaze batekin konektatuz (RS-232), txartel irakurle bat erabiliz (pcmciak badira), hala RFID irakurle propioa eginez. Artikulu honetan serie interfazearen kasua ikusiko dugu. Perl lengoaia ------------- Erabateko kontrola nahi? perl lengoaia erreskatera dator!! CPAN gordailuan (perl moduluen bilduma nagusia), lau modulu jeitsi daitezke lanean hasteko. Egia esan ez dute urte bat baino gehiago eta garapen oso oso xinpleak dira, baina hasiera bat da. Hauexek dira moduluak: RFID-Base : oinarrizko irakurlea, abstraktoak. RFID-EPC : EPC motako etiketak irakurtzeko RFID-Matrics : Matrics etxeko irakurleekin erabiltzeko, serie ala TCP bitartez RFID-Alien : Alien etxeko irakurleekin erabiltzeko, serie ala TCP bitartez -----------------------8<----------------------------------------------------------------- #!/usr/bin/perl -w # Matrics RFID irakurlearekin datuak jasotzeko adibide tontoa # by Regexp - Jakin 6 # Dependentziak: RFID::Base # RFID::Matrics modulua : Scott Gifford adibide konplexuagoekin. # Informazio gehiago: http://www.eecs.umich.edu/~wherefid/code/rfid-perl # Liburutegiak use RFID::Matrics::Reader; use RFID::Matrics::Reader::Serial; # EGTK: jeitsi moduluak BEGIN { eval 'use Device::SerialPort'; } #use Device::SerialPort; # Aldagaiak my $com; my $irakurlea; my $debug = $ENV{MATRICS_DEBUG}; my $nodoa = 4; my %datuak; my $itxoitea = 0; my @antena = {}; $| = 1; # Kodea print "OK RFID adibidea - by Regexp - Jakin ezine 6\n"; print "Ea zer dagoen serie portu honetan: " . $ARGV[0] . "\n";; # Serie portua irekitzen saiatzen gara... if ($INC{'Device/SerialPort.pm'}) { $com = Device::SerialPort->new($ARGV[0]) or die "Ezin izan dut serie portua ireki: $! !\n"; } else { die "Ez dut Device/SerialPort.pm modulua aurkitu.\n"; } # Orain RFID irakurle objektua sortzen dugu!!! $irakurlea = RFID::Matrics::Reader::Serial->new(Port => $com, Node => $nodoa, Debug => $debug, Timeout => 15, @antena?(AntennaSequence => \@antena, Antenna => $antena[0]):(), ) or die "Putza! ezin izan dut RFID irakurle objektua sortu: $!\n"; # Antenaren balioak esleitzen ditugu $irakurlea->set(PowerLevel => 0xff, Environment => 4,) == 0 or die "Ezin izan ditut irakurlearen balioak esleitu: $!\n"; # Orain datu irakurketa hasten da, begizta amaigabean for(;;) { foreach my $etiketa ($irakurlea->readtags) { # Hona hemen irakurketa %datuak = $etiketa->get('ID','Type','Antenna'); # Datuak pantailaratzen ditugu print "DATUAK> Mota: $datuak{Type} - ID: $datuak{ID} - Antena: $nodoa.$datuak{Antenna} \n"; } # Itxoite denbora sartzen dugu sleep($itxoitea); } --------------------------8<-------------------------------------------------------------- Xinplea ezta? dena den, irakurle honen barne funtzionamenduan murgiltzeko Reader.pm modulua aztertzea gomendatzen dizuegu. Bertan inplementazio xehetasunak aurki daitezke. Eta zuen irakurle propioa sortzeko bidea RFID::Base moduluaren funtzioak jarraitzea da. Matrics eta Alien irakurleak Base-ren inplementazio zehatzak dira azken finean. Java lengoaian: RFDUMP ---------------------- Arraro xamarra egiten da RFIDak irakurtzeko beste softwarea goi mailako lengoai interpretatu batean (berriz!) egotea. Baina programa hau ezaguna egin da eta are gehiago: bere webgunea http://www.rf-dump.org/ RFID buruzko informazio hedapen gunea bilakatu da. Beraz, kodeaz gain asko ikas daiteke. Bertan rf-dump kodea jeitsi daiteke: javan egina dagoenez edozein lekutan egikaritu daiteke, beti ere alegiazkoa java makina edukita noski: JRE bakarrik programa egikaritzeko ala ingurune osoa (SDK garapen ing.) programan aldaketak sartzeko. RFDUMP programa bisual ikusgarria da, begirada bat botatzea pena merezi du. Bere "TODO" edo "egiteke" zerrendan RFIDen pasahitz apurketa dator :) Kontrol fisikoa --------------- Litekeena da RFID irakurle bat eskuraezina izatea. Ba al dago moduren bat txip hauek izorratzeko? Bai, bat baino gehiago: - Apurtuz (orratz batekin adibidez) - Antena konexio moztuz (txikia bada zaila) - Mikro-uhin labean sartuz (basati xamarra) - Produktu kimikoen bitartez - Irrati seinaleekin (zirkuitoa erretzeko) - Uretan sartuz (ez dabil beti, arropan jar daitezkeen RFID txipak badira) Printzipioz eroalea den edozein materialak RFID seinaleak blokeatzen ditu. Horregatik zail xamarra da (momentuz), RFIDak metalezko gauzetan sartzea. Badirudi berdin gertatzen dela likido eta plastikoekin. Elektronika jakinda, RFID irakurle bat eraiki daiteke: -Intel etxeak irakurle bat atera nahi du eta dokumentazioa eskeintzen dute jendeak proba dezan. Irakurle propioa egiteko ere balio dokumentazioak. Linux eta windowserako dago. http://seattleweb.intel-research.net/projects/HandheldRFIDReader/ -Gune honetan irakurle bat eskeintzen da eta bere eskema ere aurkezten da. http://www.zygo.btinternet.co.uk/offer011.html Garapenak azkar mugitzen ari dira. Nokiak bere mugikorretan RFID irakurleak sartu behar ditu adibidez http://www.mobilemag.com/content/100/104/C2607/ Gauza askoz gehiago esan daitezke, baina orokorrean adierazi nahi dudana hau da: kontrol teknologia honi buelta emateko aukera daukagu. Ezagutza banatu. Esker mila: Eskerrak eman nahi dizkiogu Metabolik-eko Txipiri informazioa bidaltzeagatik. Ziberkontrolari buruzko hitzaldiak musutruk ematen ditu (jajaja), eta hauetan RFID buruz hitzegiten du. Hitzaldia errepikatzen denan datu berriak sartzeko ahalegina egiten du gainera. Jasozu agur bero bat. END { warn("Argi ibili, eta burua erabili"); } -Regexp Angelorum-