Hirigintza
Hirigintza emakumezko ikuspegitik. Emakume hirigileen taldea.
Maribel (Bilbo), Hiri-antropologoa.
Egungo hirietan, klase desberdintasunak, gizarte harremanak eta ekoizpen harremanak ikusezinak dira, gero eta abstraktuagoak, harremanik gabekoak. Honela, esan liteke emakumeek kalea hartzen dutela beronek txarrera egiten duenean, edota hirirako sarrera libre daukatela honek erabakien eta ekintzen erdigunea izateari uzten dionean. Era berean, lan merkatura aukera berdinekin sartzen da, merkatua apurtu eta zatitzen denean. Emakumea eta hiria. Hala ere, ez dugu autonomiaren aukera mesprezatu behar, ezta askatasun bati uko egin ere beronek balioa galdu duelako. Bizitza pribatua edo publikoa aukera eta ez patu bihurtu izana eta askatasunez eremu eta esparru guztietara iristeko aukera garaipen bat da, askatasuna mundu posibleetariko onenaren gezurrezko aukeretan neutraltzen omen duen errealitatearen barruan argi eta garbi kokatzen duena. Honekin batera, hiri ereduaren gainbeherak bereziki emakumeei eragiten die, interes pribatuaren nagusitasuna interes publikoaren gainean gutxiago baliatzen dutelako nahikoa da autoaren erabilerari erreparatzea-, eta gainera, nahita ez, emakumeek komunitatearen gauzez, hots, merkatuak mesprezatzen dituen beharrez eta beste pertsona baten premia duten pertsonez (ume txikiak, adinduak, gaixoak,...) arduratzen jarraitzen dutelako.
Aipatu dugun prozesutik urrun ez dagoen modu batez, emakumeen bizkar uzten da gizarteak ematen ez duen integrazioa, eta horrela batzuen autonomia besteenaren kaltetan lortzen da. Ikusi dugu emakumeen itxialdiak gizakiaren eta komunitatearen zubi lana egin duela, trukearen munduaren eta konpromiso muralen munduaren arteko bitartekaria izan dela. Emakumezkoen espezialitate berezi hori kapitalismoaren gaiztakeriak konpentsatzea eta desberdintasunaren fruitu erromantiko bezain ederrak gutxienez esparru batean loratu daitezen ahalbidetzea apurtzen bada, norbaitek lekukoa hartu beharko du eta behar pertsonal, biologiko eta sentimentalez arduratu, ez bada bizitza ezinezkoa izango deneko gizarte bat onartu nahi dela. Ez du ematen Estatuak funtzio amatiar hori bereganatu dezakeenik, ikusita bere funtzio aitatiarrak ere auzitan jartzen direla. Beraz, kontua da definitzea ze hiri mota bilatzen den, nola eman dakiekeen buelta gizartea zatitu eta desegiteko joerei, norberaren autonomiaren aurrerapenak ukatzeke, ezta emakumezkoen zapalkuntzaren oinarria izan zen komunitatea mitifikatzeke ere. Ekoizpenaren munduak menperatutako etxe baten eta publikoari izaten uzten ari zaion eremu publiko baten artean, emakumeek lagundu dezakete hiriari botere eta askatasun osoari lotutako bere izaera historiko zaharra itzuliko dion eremu komuna definitzen.
Nola eragiten du gure bizitzetan inposatutako hiri ereduak baloreetan, kulturan, lanean, errepresioan.
Badago eraikitze bat eraistea baino askoz basatiagoa dena, edonon garabiak, eraikinak eta autobideak ikusten ditugu, eta horien atzen alkate, bankari eta eraikitzaile saldo izugarri baten lana susmatzen dugu: lurraldea inbaditu, paisaia suntsitu, baliabideak xahutu, zaborra metatu, ingurumena kutsatu, biztanleen segurtasuna zein osasuna arriskuan ipini eta tokiak bata bestearen atzetik hondatu egiten dituzte, erabateko urbanizatzea lortzeko lasterketa burugabea irabazteko asmoz. Argi dago, indar eraikitzaileak indar suntsitzaileak dira. Landa-hiria kontraesana terminoetariko bat erabat desagerraraziz gainditu da: barazkien truke, adreiluak. Porlana eta asfaltoa zibilizazio berriaren ezaugarriak direla esatea gutxi esatea da: eurak dira zibilizazio berria. Arazoaren sustraietara jotzen badugu, honek zera esan nahi du: guztion bizitzara teknokrata eta sustatzaileen esku dagoela, automobil eta higiezinen artean zabunka. Edozein jarduera motaren kolonizazio teknologikoa, lan merkatuaren egoera eskasa, hirigintza-plangintza hedagarria, higiezinen espekulazioa, industrien lekualdatzea, nekazaritzaren industrializazioa, garraio-azpiegitura erraldoien eraikuntza, biztanleriaren motorizazioa, uraren eta energiaren nazioarteko merkatuaren sorrera, eta abar. Buruzagi berrien esku dauden hirietan hirugarren sektorea nagusitzen da, eta aisialdi zein kontsumorako gune eta zerbitzu-emaile bilakatzen dira. Handiak nazioarteko botere-sareetan kokatzen saiatzen dira, eta txikiek aurrekoen satelite bilakatu nahi dute. Bestaldetik, zerbitzuek gaizki ordaindutako lan iragankor asko sorrarazten dituzte, eta honek ekartzen du gazte jende langilea zonalde urrunetan bizi behar dela, bertan bakarrik alokairuak eta etxebizitzen salneurriak eskuragarriak zaizkielako. Erdialdea hustu egiten da, museo bilakatzen da eta merkataritza-gune, bulego eta hotelez bete egiten da. Lurraldearen okupazio ez-kapitalista bati lotutako bizimodu guztiak desagertzen dira...
Azpiegitura handien kontrako ekintzak
Gizon-emakumeoi naturaren aldeko defentsan jarduteko ordua heldu zaigu, baita berau suntsitzen duen mekanismoko engranajeetan makilak sartzeko ere. Basoen mozketa, errepide berrien eraikuntza, abeltzaintzaren hazkundea, gasaren eta petrolioaren erauzketa, meatzaritza, kai eta linea elektronikoen eraikuntza, lur orotarako ibilgailuen erabilera, animaliak ehizatzeko tranpak, eski-instalazioen zabalpena eta natura suntsitzeko beste era guztiak zein hiri eremuen hazkunde hilgarria eragozteko eraginkorki borrokatu.
- Itoiz
- Transgenikoen kontrako borroka