Okupatuko dugu? gida praktikoa
Barnako Okupazioaren Aldeko Bulegoa
Bartzelonako Okupen Asanbladak okupazioaren bulegoa abiarazi du, okupazioa Bartzelonan etxebizitza bat lortzeko dagoen zailtasunen zein bizitzaren garestitze orokorraren kontrako borroka mota posible den heinean, berau bultzatzeko. Bulegoak okupazioari buruzko legezko aholkularitza eta aholkularitza teknikoa ematen du, gaiari buruzko dokumentuen artxibategi bat eramaten du eta Bartzelonan etxebizitzaren merkatuaren egoerak suposatzen duen indarkeria hazkorraren kontrako ekinbide gisa okupazioa aldarrikatzeko kanpainak egiten ditu. Ekimena Okupen asanbladan eztabaidatu eta sortu zen, eta tresna berri bat izan nahi du hirigintza mailako espekulazio eta eraldatze prozesuei erantzuna emateko eta okupazioa alternatiba gisa errazteko, egungo egoeran instituzioen eta eraikitzaile, inmobilaria, banketxe, multinazional eta enpresa holdingen artean erabateko konplizitatea dagoelako. BEPBek auzoetan eraispen eraikuntza prozesu amaigabeak abiarazi eta kaleko bizikidetza eragozten dute, gizarte kosteei erreparatu gabe; etxebizitza mailako mobbinga; legez kanpoko kaleratzeak; etekin ekonomikoak lortzeko iruzurrezko jarduerak; gizarte zentroen eta etxe okupatuen hustutzeak: etxebizitzaren salneurri jasanezina eta arkitekturaren txikiagotzea, gero eta txikiagoak diren esparruengatik gero eta salneurri handiagoak ordaintzera behartuz. Logika desorekatu batek sorrarazten dituen jarduerak eta ondorioak dira, mila etxebizitza hutsik, erabilerarik gabe eta narriadura egoeran uzten dituen bitartean, ez denboran, ez esparruan mugarik gabeko hiri-zabalpenerako politika bideratzen duena. Honen aurrean, okupazio gizarte beharra eta politika jarduera da dagoeneko hainbat lekutan garatzen ari dena, eta zabaldu beharrekoa. Bulegoak tresna tekniko eta politikoa izan nahi du. Bide hau aukeratzen duten pertsonentzako legezko eta logistikazko aholkularitza jasotzeko leku baliagarria, okupazioaren esperientziak eta oroimena gordetzeko tokia, eta elkarri laguntzeko eta okupazioa zabaltzeko baliabide bat.
- Nola bildu informazioa okupatuko dugun lekuaren egoera legala jakiteko
- Arlo legalak: zer da delitoa, zer ez, zelan sartu, ...
- Barruan sartutakoan, zer egin? (auzokideak, prentsa, propaganda, ekintzak)
- Arlo teknikoak: ura, argia, konponketak, ...
Etxebizitzak eta KALERATZEAK. cantarranaseko okupazioak. BILBO.
Nola espekulazioaren piztiak geure auzoak, etxeak, bizitzak eta ametsak desegiten dituzten. Errealitatea eta proposamenak.