Biolentzia
Nork erabakitzen du zer den biolentoa?
Biolentzia eta balore berrien bilaketa.
Kultura askatzaile batek ezin du aurrera egin apurketa eta gatazkarik gabe. Jendarte libre bat egiteko borondateak, bizitza sozial eta norbanakoari bide askea ziurtatzeko, nahitaez talka egiten du berak kondenatzen duen munduarekin.Harreman kolektibo oro biolentziaz bustia da, irekia edo ezkutukoa.
Beharrezkoa eta ezinbestekoa da biolentzia motak ezberdintzea.Botereak erabilitako dominazio tresna eta errepresaliatuen erreakzioa defentsiboa.
Estatuak bere benetako izaera ezkutatzen du justifikazio ideologiko eta juridikoen azpian, bere tresneria errepresiboa martxan jartzen du...