Nekazal okupazioa. Diskursoa eta esperientziak
Egun, basoan bizitzeak, esan nahi du lurraren esentzia berreskuratzea, gure iraganera hurbiltzea eta etorkizunera begiratzea.Esan nahi du bizi eredu berriak aukeratzea eta planteamendu berriak lan alienatzailetik, eskema autoritarioetatik, sexistetatik, sistema errepresibotik at.Esan nahi du ekoizpenaren sektorizazioari eta lanaren(intelektuala, eskuz egindakoa)banaketa artifizialari aurre egitea.
Ekoizpen, harreman eta kontsumo modu berrien bilatzea.Esplotazioaz aske diren guneak eratzea beharrezkoa da, izaera komunitarioarekin, non erabilera kolektiboa jabego pribatuaren gainetik jarriko den.Non bultzatuko den sormena, buruaskitasuna, partehartzea, esperimentazioa, ingurumenarekiko errespetuzko harremana, etengabeko ikasketa; merkatu sistema, lana eta kontsumoarekiko dependentzia apurtu dezan.
Etxebizitza, espekulazioa eta nekazal modeloen eraldaketa (EHNE)
Euskal Herriko herri okupatuak
Egun landa-bizitzak lurraren muina eskuratzea, gure iraganaldira hurbiltzea eta etorkizunerantz esku bat luzatzea esan nahi du. Bizimodu berriak eta planteamendu berriak hartzea esan nahi du, lan alienatzailetik, eskema autoritario eta sexistetatik, sistema errepresibo batetik urrun. Ekoizpenaren sektorializazioari, lanaren banaketa artifizialari (eskulana vs. lan intelektuala) aurre egitea esan nahi du. Ekoizpen, harreman eta kontsumo era berriak bilatzea. Beharrezkoa da zapalkuntzatik kanpoko eremu askeak sortzea, izaera komuna edukiko dutenak, non erabilpen kolektiboa jabetza pribatuari gailenduko zaion. Sormena, autohornidura, partaidetza, esperimentazioa, inguramenarekiko begirunezko harremana, ikaskuntza iraunkorra sustatuko dituzten eremuak, kontsumoarekiko, lanarekiko eta merkatuaren sistemarekiko menpekotasun-loturak apurtuko dituzten eremuak.
Brasilgo lur gabeen mugimendua (MST)
Mugimenduak duen 20 urteko historian zehar nekazariek jarraitzen dute lurrak okupatzen nekazal erreforma behartzeko helburuarekin. Lurraren banaketa bidezkoaren bila eredu kapitalistaren aurka, zeinek, aberastasuna eta teknologia bereganatzen dituen brasildar nekazalgunearen errealitatea gero eta gehiago zailduz. Beraien borroka ereduak bi hitzetan definitzen du mugimendu hau; lurraren okupazioa