Multikulturalismoa: "Erreboltaren" plantak
Ordena aldatu gabeko erreboltari buruzko eztabaida.
Errealitatearen desegiteak, espektakuloaren gizartean, paradoxa bitxiak eragiten ditu. Esaterako, mugitzen ez den mugimendua, matxinada lasaia edo borrokaldi baketsua, ... Errealitatea ordezkatzen ari da eta gehiengoarentzat fikziozkoa da erreala eta egiazkoa.Beraz ez da kasik matxinadarik eta inork gutxik borrokatzen du; bada, hori bai, irudia, posea eta koreografia.
Sormena nagusi da eraginkortasunaren gainetik, irudia eta estiloarengatik ardura, borroka errealak imitatzen diren muturreko azalkeria, keinu eta erritoak edukiak baino garrantzitsuagoak dira.Errazagoa da txapa edo kamiseta bat izatea analisi koherente bat baino.Pertsonek tentuz jokatzen dute beraien ekintzek ondorio errealik ekar ez ditzaten: abentura bai, baina arriskurik gabe. Ia inork ez du nahi gidoitik atera eta errealitateari aurre egin.
Modu eta moden inguruko eztabaidari sarrera.