MANIFESTAZIOA


Itoitzekiko Elkartasuna taldeak eta Itoizko urtegiak kaltetutako auzokideen plataformak hurrengo igandean, 29an, eguerdiko 12tan, Iruñean, autobus geltokitik aterata eta HERRIAK BIZIRIK-ITOITZ GELDITU lelopean burutuko den manifestaziora deitzen dute.

Manifestaziorako talde politiko, sindikatu, giza taldeen, ... atxikimenduak biltzen ari gara. Beraz, zure taldeak manifarako atxikimendua eman nahi baldin badu deitu 653380479 telefonora edo bidali emaila sositoiz@sindominio.net helbidera.

Manifestazioaren antolaketan zuzenago parte hartu nahi baduzu (kartelen banaketa, etab.) jarri zaitez kontaktuan gurekin.

Herrien defentsarako kanpainarako diru laguntza eman nahi izatekotan hurrengo kontu zenbakian egin dezakezu:
NAFARROAKO KUTXA 2054/0220 64 00000 4297.5

Itoizko erresistentziaren informazio gehiago gure web orrialdean topatuko duzu: www.sositoiz.com

Igandeko manifestazioan ikusiko dugu elkar:

Elkartasunezko besarkada bat


ITOITZEKIKO ELKARTASUNA TALDEA ETA URTEGIAK KALTETUTAKO AUZOKIDEEN PLATAFORMA