| |
4. Komunikatua
Arratsaldeko zazpiak aldera etxean ezkutatuta eta kateatuta
zeuden bi lagun aurkitu dituzte.
Herriaren hustutzearen aurkako erresistentziako parte
hartzaileak hurrengo ostegunean epaituko dituztela jakinarazi dute.
Arratsaldeko 8etan, asanblada egin ostean, 250 bat lagunek
manifestazioan irten dira hustutze eta kanporaketan erabilitako indarkeria
eta Itoitzeko etxeak txikitzen hasi direla salatzeko. Asanblada horretan
Itoitzeraino oinez joatea erabaki da.
400 bat metro ibili ondoren, Guardia Zibilaren istiluen
kontrako taldeak manifestazioa gelditu du. Horren aurrean, manifestariak
jarrialdia egitea erabaki dute. Tentsio haundiko uneen artean, Itoitzen
zutik jarraitzen duten etxeetan dauden lagunei ura eta janaria eraman ahal
izatea eskatu zaie poliziei. Eskaera baimendu beharren, Guardia Zibilak
manifestarien kontra egin du gomazko pilota eta porrak erabiliz. Lau lagun
atxilotu eta Aoitzeko komisaldegira eraman dituzte. Gomazko pilota batek
neskato bat jo du eta DYA-ko kideak arduratu dira berataz. Une honetan ez
dakigu zein den bere egoera. Beste lagun batek begia zaurituta dauka,
taberna bateko kristala apurtu duen pilotakada bat jaso duelako. Beste
bati bizkarrean jo dio pilotak.
Gaueko 20,30ak aldera Guardia Zibilek bigarren aldiz kargatu
dute aurreko kargan banatutakoak lau atxilotuen berri izateko Agoitzeko
komisaldegira hurbildu direnean.
Gure azkeneko berrien arabera atxilotuetatik 12 lagun askatu
dituzte deklaratu ostean.
Deklarazioetan eten bat egon ondoren gaueko 11etan beste 5
lagun pasa behar zuten epailearengana.
Foru Zaingoen arabera une honetan 8 lagun gelditzen dira
herriko etxeetan hormetara kateatuta eta zehaztu gabeko kopurua kamara
blindatuan. Txoko hau zenbait egunez iraun ahal izateko prestatuta dago
(ikusi bunkerrari buruzko informazioa).
Denetara, 21 lagun atxilotu ditu Foru Zaingoak eta beste 4
Guardia Zibilak. Guardia Zibilak atxilotutakoak Agoitzetik Iruņako
egoitzetara eraman dituzte.
Gure aldetik, ekintzak zabalik jarraitzen du, oraindik
zehaztu gabeko lagun kopurua Itoitzeko etxeetan mantentzen dira eta (zortzi
lagun baino gehiago).
Gure helburua ahal den guztia irautea da eta herriaren
txikitzea eta proiektuaren irrazionaltasuna bere orokortasunean salatzea da.
Biziki salatzen dugu Nafarroako Gobernua eta Foru Zaingoaren
jarrera, kontrolik gabeko kanporaketan jendearen bizitza arriskuan jarri
dute eta.
Etxeetan hormetan sartutako tutuetan kateatuta dauden
lagunei eta baita kamara blindatuan daudenei laguntza emateko dei irekia
egiten diogu jendeari, Itoitzera joanez eta aurrerantzean antolatuko diren
ekintzetan parte hartuz.
Goizean goiz informazio ematen jarraituko dugu
Atxilotuak askatu! Itoiz
bizirik! Amalurra defenda dezagun!!! Itoizko
Solidarioak
| |