7. Komunikatua (2003-06-17) Erresistentziako bigarren eguna Itoitzen

19tan egin behar zen asanblada herrikoia 18,30tara aurreratu de. Bertan ekintza hirukoitz, publiko eta ez bortitza egitea erabaki da Itoitzen egun hauetan gertatzen ari denagatik.

· Hiru lagun Agoizko epaitegiaren balkoian dauden bandera bakoitzera kateatu egin dira. S.O.S. ITOITZ lelopean pankarta zabaldu dute.

· Epaitegiaren horman ITOITZETIK EZ DIRA PASAKO leloa margotu dute.

· Sei lagun Agoizko udaletxeko balkoian kateatu egin dira eta S.O.S. ITOITZ zioen pankarta zabaldu.

Bitartean kalean 60 bat lagun elkartzen dira eta ITOITZETIK EZ DIRA PASAKO oihuka aldarrikatzen dute.

· Agoizko frontoitik gertuko eraikuntza batean, 25 m-ko altuera duen garabian bi lagun kateatu eta ITOITZ BIZIRIK jartzen duen pankarta haundia zintzilikatzen dute.

Agoizko Udala eta Epaitegia plaza berean aurkitzen dira. Bertan, 18,50ak aldera 70-80 Guardia Zibil bildu dira. Kale desberdinetatik agertu dira patrol eta tintatutako leihatilak zituzten furgonetetan. Istiluen kontrako material ugari erakutsi dute, tentsio haundiko uneak sortuz, batez ere erasotzeko asmoa azaldu dutenean. Honen ondorioz, jendea jendea sakabanatu egin da herriko kaleetatik. Une hauetan Agoitz Guardia Zibilez josita dago. Kale nagusiko zirkulazioa moztuta dago, plazara ezin da inor hurbildu eta jende ezin da ezta tabernetatik atera.

Poliziak erasotzeko asmoa azaldu duenean, plazan zegoen jendea ahal duten lekuetan ezkutatu behar izan dute, tabernak eta besteetan. Baita Angiluerreka elkartean ere. Hau poliziaz erabat inguratuta egon da eta polizia behin baino gehiagotan sartzen saiatu da. Hau ikusita bertako kideak lekua ixtea erabaki dute.

Agoizko udaletxeko balkoian kateatutako 6 lagunak 19,40tan askatu dituzte eta Guardia Zibilak atxilotu ditu. Su-hiltzaileak izan dira Agoizko epaitegiko banderetara kateatu diren lagunak askatu dituztenak. Horretarako garabi-kamioi baten bidez igo dira, kateak moztu eta jeitsi egin dituzte. Ondoren atxilotuak izan dira.

Ondoren 150 bat lagun frontoiaren aurrean bildu dira zortziretarako antolatuta zegoen manifestazioa egiteko nahian. Guardia Zibila agertu eta bertan elkartutakoen kontra egin du, hauek sakabanatuz. Kale nagusian ere elkartu da beste talde bat. Honen kontra ere egin du poliziak.

Guardia Zibila gogor jotzen ari da eta ez du uzten jende kopuru txikiak biltzen ere ez.
21,15etan, garabian gainean zeudenak beraien kabuz jeitsi egin dira. Behean Guardia Zibilak atxilotu ditu.

Gure taldeak biziki salatu nahi du arratsalde osoan zehar Agoizko herria jasaten ari den polizia jazarpena eta erasoak.

Bigarren eguneko balantze errepresiboa:

Itoitz:

- Hormetako kateak moztu ondoren atxilotuak izan diren 8 lagunetatik, 7 aske daude eta bestea Foru Zaingoan pasa beharko du gaua nortasun agiri nazionala ez izateagatik.

Agoitz:

- Agoitzen gertakizun latzen ondorioz, osotara izan diren atxilotuen kopuruari dagokionez, nahiko informazio nahasiak daude. Baieztatuak direnak dira kateaturik zeuden hamaika lagunetatik zortzi atxilotuak alde batetik, eta bestetik, polizien oldartzearen ondorioz beste zortzi, beraz osotara 16 lagun atxilotuak izan dira.

- Osotara egun osoan izan diren atxilotuak 23 izan dira.

Informatzen jarraituko dugu.