9. Komunikatua (2003-06-18) Erresistentziako 3. eguna Itoitzen

Arratsaldeko 7.10etan suhiltzaileek, Itoitzen hustutze eta eraisketari aurre eginez, bunkerran hiru egunez egon diren bi lagunak askatu dituzte. Lehenago Foru Zaingoek leku bat prestatu du kazetariendako erdi eraitsita dagoen herriaren irudiak atera ahal izateko, bainan ez diete etxeetan sartzen utzi. Aurreko egunetan herritik urrun mantendu dituzte. Jarrera aldaketa hau marketing poliziala besterik ez da, erresistentziarik gabeko herri "askea" erakusteko.

Atzotik Orbaitz eraisten ari den hondeamakina Itoitzera itzuli da.

Bestalde, Agoitz herrian burrunbada egin da inguruko herrien hustutze eta eraisketa salatzeko. 200 bat lagun bildu dira mota guztietako gailu eta lapikoekin protesta zaratatsua eginez. Herria Guardia Zibilez gainezka zegoen eta hauek tentsio uneak eragin dituzte. Korrika batzuk egon dira, bainan ez aurreko eguneko oldar bortitzak.

Bihar, osteguna 19, prentsaurrekoa emango da goizeko 11etan Agoizko Epaitegiaren aurrean, Itoizko herriaren hustutze eta eraisketaren aurrean burututako 3 eguneko erresistentziaren balorazioa egiteko. Bertan, ekintza honetan parte hartu duten lagunak egongo dira. Hurrengo larunbata 21ean arratsaldeko 7.30etan Agoizko udaletxetik irtengo den manifestazioaren deialdia ere zabalduko da. Manifestazioaren leloa "HERRIAK BIZIRIK-ITOITZ GELDITU (PUEBLOS VIVOS-PARALIZACIÓN DE ITOITZ)" izango da.


HERRIAK BIZIRIK, ITOITZ GELDITU !!

ITOITZEKIKO ELKARTASUNA TALDEA